Jakin nahiko nuke. Nire burua gaztigatzen ibili gabe, baina arduraz, bizimoduan aldaketak egiteko ipar ulergarria litzateke. Bizimoduko alor bakoitzean gauzak era batera eginda X emakume* zanpatzen ditut, beste era batera eginda X, eta beste era honetara inor ez. Eguneroko beharrak asetzeko harreman eta formula berriak sortzen jarri ahal gaitu ikuspegi horrek, eta klima larrialdiak eskatzen duen urgentziaren aurrean, dramatik eta galera sentimendutik baino, ilusiotik eta pozetik planteatuko genuke bidea horrela. Izan ere, kapitalismoak izorratu dituenez biak, bi borrokak berberak dira: Amalurraren aldekoa eta emakumeen* bizitza duinaren aldekoa.
Zenbat emakume* zapaltzen ditut hipermerkatuan letxuak erosita? Eta herriko dendan erosita? Eta azokan erosita? Eta kontsumo taldean?
Zenbat emakume* zapaltzen ditut gurasoak zaharren egoitzara eramanda? Eta hainbat orduz zaintzaile bat kontratatuta? Eta zaintzeko txandak eginda?
Zenbat emakume* zapaltzen ditut Iberdrolaren argia pizten dudanero? Eta Goienerrena piztuta? Eta eguzki plakak teilatuan jarrita? Eta argia itzalita?
Zenbat emakume* zapaltzen ditut arropa Zaran erosita? Eta interneten erosita? Eta herriko dendan erosita? Eta jostunari eskatuta? Eta beste batena berrerabilita?
Agerikoa da gaur gaurkoz eremu askotan ez dagoela 0 zapalkuntza lortzerik: adibidez, dena laborariei zuzenean erosiko bagenie ere, Euskal Herrian lurjabe izanik ekologikoan ari diren baratzezainen urte osoko soldata batez beste 14.990 eurokoa da. Baina 0 ezinezko izanik ere, beti dago norberaren hautuen baitan emakume* zapaldu kopuruan gehiago edo gutxiago eragitea.
Artikulu honetan emakume*-ren izartxoak hartzen ditu, generoa bizitzeko era anitzez gain, baita zapalkuntza egoeran diren gizonezko langileak ere. Baina sektorez sektore azpiratuenak emakumeak direla bistaratzeko erabili dut emakume* hitza: munduan gose diren 1.200 milioi pertsonetatik %70 nekazariak dira eta hauetatik %70 emakumeak eta neskatoak.
Gure ekintza bakoitzak zapaltzen duen emakume* kopuru horretan barneratuta leudeke, noski, produktu hori sortzen jatorrizko herrialdean zapalduriko emakumeak*, produktu horren ustiaketak lurraldetik bidalitako emakumeak*, bidean garraio sistemak zapaldurikoak, gure herrian saltzeko katean lanbalditza prekarioek zapaldurikoak... Agian orduan "garesti" eta "merke" hitzen balioa aldatuko litzateke, edo beste hitzen bat zabalduko litzateke produktu edo zerbitzu batek zapaltzen dituen emakumeak* 0-tik gora direnentzat.
Gure eguneroko bizitza ez litzateke egungoa bezain "erosoa" eta "merkea". Baina egunerokoan erabiltzen dugun gauza edo zerbitzu bat 0 emakume* zapaltzera pasatuko genukeen bakoitzean, bizitza asegarriagoa izango litzaiguke, dugun gauza hori duina, mundua askeagoa. Eta ziur, CO2 gutxiago kontsumitzen dituena. Agintariak mintzo diren Klima Trantsizioak ez du honetaz deus esaten, agian ekarri nahi diguten bizimodu berrian gauza eta zerbitzu bakoitzak zapalduko dituen emakume* kopurua are handiagoa izango delako. Herritarrok egin beharko dugu, gauza bakoitzaren erabiltzaileak eta emakume* zapalduak elkartuta, ekoizteko eta kontsumitzeko modu zein harreman berriak sortuz.
Gazte batek etxetik atera eta psikologoarenera joateko bizi dituen beldurrak eta barne gatazkak lantzen ditu ‘Barruko dardara’ film laburrak. Maider Arrutik (Errenteria, Gipuzkoa, 2003) sortu du, eta agorafobia nola bizi duen ikusaraztea du helburu. Bere bizipenetan... [+]
Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.
Javier Escudero Pascual (Iruñea, 1979) “poz-pozik” dago erretiroa hartuta nahi beste gauza egiteko astia duelako. Nafarroako Aspace kirol klubeko motordun aulkiko futbol taldeko jokalaria da. Duela urtebete sortu zuten taldea, eta hirugarren geratu dira... [+]
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]
Ekainaren 14an egingo da Hernanin San Juan jaiak iragartzen dituen 30. Preludio kontzertua. Aurten emakume bat izango du zuzendari musikal: Judith Montero Imaz. Behin batuta hartuko, eta emakumeek musika ondarean egindako ekarpena ekarri du fokupera. Berarekin eta Hernaniko... [+]
Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun.
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.
13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin... [+]
Ilusioz mintzo da Shrabani Aranzabe-Pita (Orissa, India, 1999) musikari, ikerlari eta pedagogoa. Alkizan (Gipuzkoa) hazi eta hezi da. Pandemian minbizia izan zuen, eta prozesu onkologiko horretatik Naturaren Doinuak jaialdia eta proiektua sortu du. Aurtengo jaialdia ekainaren... [+]
Mundu mailan abiadura handian garatuz doan ideologia eta mugimendua dugu antiwokismoarena. Boterera arribatzeko eskuin muturreko agintariek duten arma berria da, eta berdin-berdin zabaltzen ari da herriko karriketan, unibertsitateetako korridoreetan zein telebista platoetan. Eta... [+]
Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...
Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]