2025-11-25 | Sustatu

Ni.eus 2020an sortu zen, baina aldatzera doa, zerbitzuaren kudeatzaile PuntuEus-ek jakinarazi duenez. Euskarazko e-posta zerbitzua izan da orain artean, eta horrek jarraituko du, baina laster "hodei segurua" ere badatorrela iragarri dute. Dagoeneko ni.eus erabiltzen dutenek, unea iritsitakoan martxan izango dute ni.eus berritua, baina gainerakook nork bere izena erreserbatzeko aukera orain dauka. Hartu zure izena: Urlia@ni.eus edo DenaDelakoa@ni.eus bilaka zaitez.

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.