New York Times egunkariko goiburuetan azaldu diren herrialdeak ardatz hartuta, AEBetako atzerri-politikaren historia begi-kolpe batean ikus dezakegu, The Pudding webguneko grafiko interaktiboari esker.
1900. urteaz geroztik egunkariko sekzioetako 740.000 goiburutan zein herrialderi egin zaion erreferentzia jaso dute egileek, urtez urte eta hilabetez hilabete.
Grafikoa topatu dugun txioari erantzun dioten erabiltzaileetako batek dioen moduan, AEBek parte hartu duten gerrek markatu dute zerrendaren %95; eta argi ikus daiteke nor izan den arerio nagusia: Errusia. Horrekin lotuta, beste txiolari batek idatzi duenez, 1922-1991 tarteari dagokionez egokiagoa litzateke Errusiaren bandera baino Sobietar Batasunarena jartzea.
Azken 15 urteetan Iraketik Txinara emandako pausoa nabarmendu du beste batek, eta asko dira Argentinak presentziarik ez duela azpimarratu dutenak, herrialdeak bizi izan dituen aldaketak aldaketa.
Hagan ekainaren 25ean NATOk egindako goi-bileran, gastu militarra herrialde bakoitzaren BPGaren %5 izateko konpromisoa hartu dute Aliantza Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide diren estatuek. Horretarako hamar urteko epea izango dute, 2035 arte. Erabaki horrekin, 2014an... [+]
Duela astebete Hagan egindako NATOren goi bilera historia handian gogoratu beharko da –batez ere egitasmoa egikaritzen bada– “BPGaren ehuneko 5aren bilkura” izan delako.
Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]
Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
AEBetako Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten batek dio gune nuklearrei eginiko erasoek ez dutela Irango gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Etxe Zuriko bozeramaile Karoline Leavitt-ek leporatu... [+]
Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]
Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]
Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]
Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]
Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]
Dagoeneko 30 hiri inguru batu dira politika migratorioen eta militarizazioaren aurkako protestetara eta larunbaterako 1.800 hiritan dituzte protestak deituta. Los Angelesen egin bezala, hiri horiek ere militarizatzeko xedea aipatu du Trumpek. Guardia Nazionala hedatu dute... [+]