Oso ikastaro interesgarria egiten ari naiz Pikara Magazine-ren eskutik: "Generorik gabeko kazetaritza. Feminista, intersekzionala, ziztatzailea eta urratzailea". Ikastaroan landu dugun artikulu bat itzultzea erabaki dut, Marta Güelfo Marquez psikologoak La Replican argitaratutakoa.
Ez da berri-berria, beraz, baina zoritxarrez, oso baliagarria izaten jarraitzen duela iruditzen zait. Honi esker astakirten pila detektatu ahal izango ditugu (eta aldatzen laguntzen saiatu!), eta guk ere kontzeptu batzuk argitu ahal izango ditugu gure buruan.
Hauxe da neomatxista
Ez da erraza egunero berarekin borrokan aritzea. Horregatik, interesgarria da detekziorako dekalogo bat eskura edukitzea, baita zer erantzun jakitea ere. Zuekin, neomatxista:
Genero perspektiba gertu nabaritzen duenean, bere pribilegioak kuestionatzen dituenean, orduan mintzen da eta orduan jartzen da defentsiban neomatxista.
Horregatik da gogaikarria edo deserosoa feminismoa. Nuria Varela biolentzia matxistan adituak ere halaxe dio: ezarritako ordena kuestionatzen duelako da lotsagabea, desegokia. Horretxegatik da beharrezkoa: zapalketak seinalatzen ditu, kuestionatu, sotilenak ere azaltzen ditu… eta horrek lagunduko gaitu benetako berdintasunezko gizarte baterantz. Hala, feminismoa beharrezkoa da hazten laguntzen gaituelako, eta beharrezkoa dugu zoriontsu izateko.
Artikulu hau Kaixomaitia webgunean argitaratu dute eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.