Nekazari eta ekologisten garaipena: urte berriarekin hustuko dute Frantziako 1.000 behien ukuilu erraldoia

  • 1.000 vaches esatea azken urteotan Frantziako estatuan izan da aipatzea nekazaritza munduko gatazka beroenetako bat, aurrez aurre zeuzkana batetik laborantza industriala sustatzen duten konpainiak eta bestetik Confederation Paysanne sindikatuak biltzen dituen baserritar txikien eta inguruko herritarren koalizioa. Azken hauek irabazi dute: 1.000 behien ukuilu erraldoia kudeatzen duen enpresak adierazi du urtarrilaren 1etik bertan behera uzten duela esne produkzioa eta hasiko dela bertatik behiak ateratzen.


2020ko abenduaren 08an - 19:34
Ducrat herriko (Pikardia, Frantzia) ukuilu erraldoian behiak sala robotizatuan jezten.

ELB Euskal Herriko Laborarien Batasunak pozez betetako prentsa oharra zabaldu du astearetean, abenduak 8: "1.000 behiko etxaldearen gelditzea: laborantxa industrialaren kontrako garaipena". Laborarien sindikatuak jakinarazi duenez, urtarrilaren 1ean 1.000 behi baino gehiago biltzen dituen etxalde erraldoiak esne ekoiztea bertan behera utziko du, horrela amaituz zazpi urtez luzatu den gatazka.

Bere garaian ARGIAk aipatu zuenez, Frantziako Estatuko iparraldean, Amiens inguruetan, Michel Ramery industrialak eraiki zuen behitegitzar bat eta obra amaitzear zeukatela 2014ko maiatzean hura okupatu eta zenbait tresneriaz hustu zuten. Confederation Paysanneko (horren barruan da ELB euskalduna) laborari militanteek eta inguruko herritar eta ekologistak biltzen dituen Novissem elkartekoak ziren ekintza hura burutu zutenak, aurreko eta ondorengo kanpaina guztia bezala.

Herritarrek bezala baserritar txikiek protesta ekintza ugari egin dituzte urteotan. Banderolak dio: "Ez abelazkuntza industrialik eta zabor-janik. Ez 1.000 behiko fabrikarik".

Konpainiak auzitara eraman zituen okupatzaileak... baina konpainia bera ere ez zen libratu auzitegietatik, jada 2015ean inspekzio batean behatzaileek ukuiluetan aurkitu zituztela Rameryk aitortutako 1.000 behiak eta 300 gehiago. Enpresak galdu zuen auzia eta hala ere Estatuari 33 milioi euroko kalte-ordainak eskatu zizkion, justiziaren balizko geldotasunagatik.

Frantziako estatuan nekazari txikien kanpaina sendoa egin dute behitegi handion kontra, argudiatuz hobe direla etxalde txiki asko behitegi erraldoi kopuru txiki bat baino eta salatuz ukuilu erraldoiok eragiten dituzten klase guztietako kalteak, bertan dauzkaten azienden bizi baldintzetatik hasita, esnearen kalitate eskasa, ekoizpen eredu industrial horrek eraindako kutsadura ugarietaraino. Espainiako estatuan askoz errazago zabaldu dira granja handiok, gure artean Nafarroako Caparroson ikusi den moduan; Nafarroako kooperatiba bat da Soriako behitegi erraldoi berriaren sustatzailea ere.

"Salatzen eta errefusatzen dugun laborantxa industrialaren modeloa izendatzeko baliatzen ohi dugu '1.000 behiko etxaldea' erranmoldea", idatzi du ELBk bere oharrean. "Garaipen hau, egunerokoan ELB eta Confédération Paysanne sindikatuek laborarien defentsan eta laborantxa herrikoiaren alde eremaiten duten borroka luzean urrats ttipi bat da".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza industriala
Laborantza ereduaren auzia dugu laborarien ongiezaren oinarrian

Euskal Herria, Grezia, Herbehereak, Alemania, Espainiako eta Frantziako Estatuak, Italia... Europa mailakoa da laborarien azken aste hauetako protesta. Ongiezak eta kexuak akuilaturik, zabalduz doa mugimendua. Dela kostatu zaiona baino merkeago saldu beharra ekoizpena, dela... [+]


2023-05-23 | ARGIA
Europako hegaztien laurdena desagertu da berrogei urtean, nekazaritzaren industrializazioak eraginda

Azterlan zabal batek erakutsi berri duenez,  1980tik 2016a bitartean hegaztien populazioak % 25 gutxitu dira azken 40 urteotan, eta ia % 60 nekazaritza-inguruneetako espezieen kasuan. Hori da, hain zuzen ere, Europako hegaztiei buruz orain arte egindako ikerketa handienaren... [+]


Sainte Soline: erailtzeko prest lur-munto batengatik

Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]


Eguneraketa berriak daude