NBEk seigarren aldiz eman dio arreta Espainiari, haurrak ez babestearren sexu abusuen eta indarkeria matxistaren aurrean

  • NBEk ardura agertu du, Espainiako Estatuan sexu abusuen harira abiatzen diren prozedura judizialetan aurreiritziei tokia ematen zaielako, beren seme-alabei egindako sexu abusuak salatzen dituzten emakumeen testigantzei beharko luketen garrantzia ematen ez zaielako, eta amen aurka Gurasoen Alienazio Sindromea (GAS) erabiltzen delako. Gai beraren harira, erakundeak seigarrenez eman dio arreta Espainiako Gobernuari.

Justizia patriarkalaren aurka egindako mobilizazioa feminista bat, Bilbon (Argazkia: Ecuador Etxea)

2022ko urtarrilaren 26an - 10:40
Azken eguneraketa: 12:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

NBE Nazio Batuen Erakundeak seigarrenez eman dio arreta Espainiari, iritzirik bere sistema judizialak haurrak babesgabe uzten dituela sexu abusuen eta indarkeria matxistaren aurrean. Madrilgo epaitegietara heldutako emakume baten eta haren haurraren kasuaren harira, urtarrilaren 21ean enegarren gutuna helarazi diote Espainiako Gobernuari, NBEko lau errelatorek sinatuta. Idatzian, errelatoreek beren ardura agertu dute, iritzirik haurren sexu abusuen harira Espainiako Estatuan abiatzen diren prozedura judizialetan aurreiritziei tokia ematen zaiela, beren seme-alabei egindako sexu abusuak salatzen dituzten emakumeen testigantzei beharko luketen garrantzia ematen ez zaiela, eta amen aurka Gurasoen Alienazio Sindromea (GAS) erabiltzen dela –oinarri zientifikorik ez duena eta Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ez erabiltzea aholkatzen duena–.

El Saltok jaso duenez, hala dio gutunak: "Diana Garcíaren osotasun fisiko eta psikologikoarekiko dugun kezka sakona adierazi nahi genuke, eta baita Gobernuari arreta eman ere, biktimei urratzen ari zaizkien eskubideak babesten dituzten nazioarteko estandar eta arauak badirela ohartaraziz. Hala nola, osotasun fisiko eta psikologikoa izateko oinarrizko eskubidea, torturatua ez izateko eskubide osoa, osasunerako eskubidea, haurren interes gorena, edota indarkeriarik gabe bizitzeko emakumeen eskubidea".

Diana Garcíak bere aitaren partetik sexu abusuak pairatu zituen bi urte besterik ez zituela, eta haurraren amak indarkeria matxista jasan zuen erasotzaile beraren partetik. 2019ko martxoaren 21ean Madrilgo Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 3. zenbakidun Epaitegiak urrutze-agindua ezarri zion gizonari, bikotea banantze prozesuan zegoela. Alabaina, 2021eko uztailaren 23an, dibortzio sententziarekin batera, erasoak gauzatutako gizonari eman zioten haurraren zaintza eta jagoletza, eta bisita-araubidea ezarri emakumearentzat. Epai horrek eragin du NBEk seigarrenez Espainiari arreta eman izana.

Diana García haurrarena eta haren amarena ez da kasu isolatua, eta testuinguratu behar da NBEk Espainiako Gobernuari aurretik egindako bost kargu hartzeekin, zeinak seinalatzen duten Espainiako Estatuko justizia sisteman orokortutako joera patriarkalak. NBEren arabera, joerok seinalatzen dute genero aurreiritzi eta estereotipoetan oinarritutako legediaren interpretazioa egiten dela. Iazko abenduan Reel Alsalem NBEko Errelatore Bereziak jakinarazi zuenez, haurren zaintza eskubidearekin eta emakumeenganako diskriminazioarekin loturan, Espainiako Estatuan egoki bideratu ez diren 30 kasu baino gehiagoren berri izan dute. Besteren artean, tartean legoke Irune Costumero bizkaitarrarena.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


“Intentsitate handiko” bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


2025-07-14 | ARGIA
Sanferminak “nahi bezala gozatzeko eskubidea” aldarrikatu dute Iruñean, ostiraleko sexu erasoa eta gero

Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]


Zartako eta Radiocrimen taldeek baxu jotzailea kanporatu dute indarkeria matxista leporatuta

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana


Gizon bat atxilotu dute Iruñean bi adin txikikori sexu erasoak egitea eta hirugarren bat bahitzen saiatzea leporatuta

Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.


2025-07-08 | Gedar
Tolosaldean, adin txikiko neska bat modu jarraituan bortxatu du 71 urteko gizon batek

2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.


2025-07-07 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Jaiak ere, gizonenak?

Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]


Eguneraketa berriak daude