NBEren giza eskubideen batzordea boikotatu du Israelek

  • Israelek Nazio Batuen Erakundeko (NBE) giza eskubideen batzordea boikotatu du. Batzorde batzorde horretako bilera batera agertu ez den lehen herrialdea da historian.


2013ko urtarrilaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Israelgo ordezkarien aulkiak hutsik zeuden. (Irudia: prensaislamica.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Genevan egitekoa zen bilera horretan Israelek oinarrizko eskubide eta askatasunen inguruko txostena aztertu behar zuen.

2007az geroztik Israeli jarraipena egiten dio NBEk baina, joan den urtean arreta handiagoa jarri zion Zisjordanian duen jarduerari. Erabaki horrek hautsak harrotu zituen Israelen eta Benjamin Netanyahuk adierazi zuen batzordea "hipokrita" dela "eta gehiengo bat Israelen aurka" dagoela.

Orain ere Nazio Batuen Erakundeari egotzi dio beraien aurkako aurreiritziak izatea. "Gure aurkako ebazpen gehiago hartu dituzte beste herrialde guztien aurka hartutako guztiak bat eginda baino”.

Israelek eginikoari erantzun “biguna” ematen bazaio aurrekari arriskutsu bat sortuko dela adierazi zuen Egiptoko ordezkariak. “Ateak itxi behar zaizkie lankidetzan aritu nahi ez dutenei”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israel
Eguneraketa berriak daude