Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore bereziak gogorarazi du flotilla legezkoa dela, eta Israelek ez duela eskubiderik ez nazioarteko ez Palestinako uretan esku hartzeko.
Gazako itsasertzetik 120 itsas miliara, “arrisku eremuan” dago Nazioarteko Ontzidia, horrela jakinarazi du Israelek. Ia hilabeteko bidaiaren ostean, aurreikusten dute ostegun goizean Gazako itsasertzera helduko dela flotilla; Israelgo armadak eragozten ez badie, bederen. Izan ere, astearte gauaren eta asteazken goizaldearen artean, Israelgo ontzien presentzia sumatu dute flotillan dauden kideek. Aipatu dute identifikatu gabeko ontziak hurbildu zaizkiela abiadura handian, ur azpitik ere argiak nabaritu dituztela: “Oso argi utzi dute guk beraiek ikustea nahi zutela”, azaldu du Lisi Proenca flotillako kideak. Internet konexioan ere gorabeherak nabaritu dituztela azaldu dute eta “gerra psikologikoa” egotzi die Thiago Avila kideak. Bada, hori guztia legearen urraketa dela azaldu du Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak.
Albanesek gogorarazi du Israelek ez duela eskumenik nazioarteko ontzidiaren aurkako neurririk hartzeko, hiru arrazoirengatik. Batetik, nazioarteko uretan dagoelako: Gazako itsasertzetik 120 itsas miliara dago, eta 20 milia baino ez dira estatuen ur subiranoak. Bigarrenik, Palestinako uren gain ez duelako eskumenik: flotilla Gazara bidean doa, ez Israelera bidean; Gaza Palestinako Estatuko lurra da, eta, beraz, horrela da ura ere. Eta azkenik, Gaza Israelek ilegalki okupatu zuelako; eta, beraz, nazioarteko komunitatearen ardura da blokeoa apurtzea.
Hitza hartu bezain pronto, flotillan parte hartzen ari den jendearen ausardia goraipatu du Albanesek, eta legezko mugimendu bat dela azpimarratzearekin bat, zera ekarri du gogora: flotilla ez dela helburua, helburuak betetzeko modu bat baizik; eta, beraz, mundu mailako kontzientzia hartzera deitu du, horixe baita flotillak egin duena. Itsasoa berbagai izanda, portuen gaia jarri du mahai gainean. Israelekin harreman komertzialak eteteko premia azpimarratu du, eta hori bultzatzeko, norbanakoei protesta egiteko eta gobernuei presioa eragiteko deia egin die.
Ondorio legalak
Flotillaren azken orduak izan daitezke datozenak, eta atxiloketen mamua hauspotzen ari da. Horren aurrean, Albanesek eta Global Summud Flotillako kideek gogorarazi dute Gazara bidean dauden ontziek beren estatuaren bandera daramatela, eta, beraz, ezer gertatuko balitz, estatu bakoitza dela bere herritarren erantzule. Horrez gain, ontzidiak berak ere abokatu taldea prest duela adierazi du, edozer gerta ere.
Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira asteazken goizetik. Iluntzean, 20:30ak pasatxoan heldu dira ontzi militar israeldarrak. Gazako kostaldetik 70 itsas miliara daude.
19:30ak aurretik, ontzidi humanitarioaren antolakuntzak jakinarazi du, GPSaren arabera, hogei itsasontzi baino gehiago gerturatzen ari zaizkiela pare-paretik.
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest daudela adierazi du Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez.
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Hilabetetik gora darama itsasoan Gaza helburu duen Global Sumud flotillak. Mundu osoko ekintzaileak doaz dozenaka ontzik osatutako elkartasun ekimenean, Gazako setioa hautsi eta laguntza humanitarioa eraman asmoz. Tartean dira lau euskaldun. Egun gutxi geratzen zaizkie helmugara... [+]
Goizeko 2:30ean eta 5:10ean alarma piztu dute Gazara bidean doan Global Sumud Flotillak ontzietan, Israelgo armada hurbiltzen ari zela eta. Asteartetik asteazkenerako gauean "arrisku eremuan" sartu da Global Sumud Flotilla, Gazako kostaldetik hurbil, eta edozein unetan... [+]
PAN, Europar Batasuna, Erresuma Batua, Turkia, Qatar, Egipto, Jordania... denek goraipatu dute AEBen eta Israelen Gazarako plana, eta “bi estatuen irtenbidea” ahalbidetzen duela ziurtatu. Baina, batetik, hogei puntuko planak ez du Palestinako Estatuaren sorrera... [+]
Gazako gerra amaitzea helburu, Etxe Zuriak 20 puntuko proposamena aurkeztu du. Besteak beste, Trump bera buru duen batzorde batek ikuskatuko lukeen trantsiziozko gobernua aipatzen da. "Beste kide eta estatuburu batzuek osatuko lukete batzorde hori, Erresuma Batuko lehen... [+]
Europako eta AEBetako hainbat sindikatuk bat egin eta aldarria egin dute: “Zamaketariek ez dute gerrarentzat lan egiten”. Irailaren 27an Genovan (Italia) bildu dira Europako portuetatik Israelera eramaten den material militarra gelditzeko metodoak elkarrekin... [+]
LAB, CCOO, STEILAS, Solidari, ETXALDE eta HIRU sindikatuek datorren urriaren 15erako Hego Euskal Herrian egingo den Lanuzte Orokorra iragarri dute.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]