Nafarroan Navarra Suma garaile eta EH Bilduko Bel Pozuetak eserlekua lortu du

  • Eserlekuen banaketa horrela geratu da: Navarra Sumak 2 diputatu eta PSNk, EH Bilduk eta Unidas Podemosek bana. Indar politiko guztiek boto galera esanguratsua izan dute salbo eta EH Bilduk gora egin duela.


2019ko azaroaren 11n - 00:33

Aurreikusita zegoen bezala Navarra Sumak irabazi ditu hauteskundeak, apirilean bezala bi eserleku lortuz. PSNk bat galdu du eta EH Bilduk hartu du hori; Unidas Podemosek ere bat eskuratu du, aurrekoan bezala. Abstentzioa oraingoan (%30,76) bi puntu handiagoa izan da apirilean ( %27,47) baino.

Honakoa izan da dira oraingo emaitzak ( zenbatua: %100) :

Navarra Suma: 98.448  boto (%29,62) / Apirilaren 28an: 107.619 (%29,32)

PSN:  83.242 boto (%25,04) / Apirilean: 94.551 (%25,04)

EH Bildu: 56.387 boto (%16,97) / Apirilean: 46.765 (%12,74)

Unidas Podemos: 55.191 boto (%16,60) / Apirilean: 68.393 (%18,64)

Vox eta Geroa Baik ez dute eserlekurik lortu Nafarroan, Voxek pixka bat igo du eta Gero Baik boto asko jaitsi, eta seguruenik gehienak EH Bildura joan zaizkio. Bel Pozueta eserlekua lortzetik 400 botora gelditu zen apirilean eta bistan da oraingoan herritar askok bozkatu dut bera hautatua izan zedin. Podemosetik alde egin edota kanporatuak izan ziren Laura Perezen Orain Nafarroak ere Bel Pozuetaren aldeko bota eskatu dute, esate baterako. Honakoak dira Vox eta Geroa Bairen emaitzak:

Vox: 18.656 boto (%5,61) / Apirilean 17.771 (%4.84)

Geroa Bai: 12.622 ( %3,80)  / 22.309 (%6,08)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

   

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019 (A10)
2019-11-17 | Inma Errea Cleix
Politikariak gu gara

"Politikari guztiak berdinak dira”. Esaldi hori aditzen dudan bakoitzean, egonezinak kolpatzen nau. Norbaitek bere burua apolitikotzat jo edo munduko hiritar gisa aldarrikatzen duela entzunda nabaritzen dudan egonezin berak.  

Beste klase bateko erranaldiekin... [+]


Syriza sindromea

Ez da harritzekoa, kanpaina honetan, Syriza greziar alderdiaz eta Tsipras lehendakari ohiaz aipamen batere ikusi/entzun ez izana, nahiz eta pisu handia izan duen, nik uste, greziar eskarmentu hark. Nahita ahazturik jendearen aurrean, baina presente, oso, kanpaina diseinuetan... [+]


2019-11-17 | Juan Mari Arregi
Pentsioak eta berdintasuna blindatu

Azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeetan jaurtitako promesak betetzeko ordua iritsi da.


Eguneraketa berriak daude