Nahelekin autoan zihoan lagunak hitz egin du: “Ez ginen poliziarengandik ihes egiten saiatu”

  • Gertatutakoaren berri eman du hirugarren bidaiariak. Polizia kontrolean gelditu bezain laster agenteek jarrera oldarkorra izan zutela salatu du, eta urduritasunaren erdian autoa automatikoa zelako egin zuela aurrera adierazi du.


2023ko uztailaren 4an - 10:29
Azken eguneraketa: 12:28
Manifestazio baten irudia Manifestazio baten irudia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nahel gazte frantziarra hil zutenetik astebete igaro denean, autoan zihoan hirugarren lagunak publikoki adierazi du ez zirela alde egiten saiatu. Horrela, Poliziak nahiz komunikabide ugarik zabaldutako bertsioa gezurtatu du.

Frantziako Poliziak autobusaren bidetik gidatzeagatik gelditu zutela azaldu du hirugarren bidaiariak, eta lehenengo unetik agenteek jarrera oldarkorra izan zutela: “Poliziak autora gerturatuta, motorra itzaltzeko agindu ziguten edo tiro egingo zigutela adierazi zuten”. Jarraian, bi agenteek, lehenik batek eta ondoren besteak, adingabea pistolaren kulatarekin jo zutela azaldu du.

Kolpeen ondorioz eta urduritasuna gailenduta Nahelek balazta askatu eta autoa automatikoa zenez “bakarrik aurrera” egin zuela azaldu du bidaiariak. "Ohartu orduko" urrutien zegoen agenteak besteari tiro egiteko esan zion. Hori dela eta, polizak gidariari tiro egin zion.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
Eguneraketa berriak daude