Espainiako Estatuak Nafarroan gastatuko duenetik %78 AHT eta Esako urtegira bideratuko da

  • Espainiako Estatuko Ogasun ministro Cristóbal Montorok aurkeztutako aurrekontuen arabera, Nafarroari dagokion inbertsioan %78 AHTri eta Esako urtegiari bideratuko dio Espainiako Estatuak.


2018ko apirilaren 4an - 12:00
Esako urtegiak 13,7 milioi euro jasoko ditu (Arg: Ekologistak Martxan)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurrekontu proiektuaren arabera, Espainiako Estatuak 56,44 milioi euro bideratuko ditu Nafarroara, iaz baino %30 gutxiago. Horietatik 30,76 milioi AHTra bideratuko dira, iazko gastua baino %239 gehiago.

Gastu gehien jasoko duen bigarren azpiegitura Esako urtegia izango da. 13,7 milioi euro bideratuko dira berau handitzeko. Bestalde, Itoizko urtegiko dikeak 2,79 milioi jasoko ditu, eta Nafarroako Ubideak, 1,5 milioi.

Orobat, Noaingo aireportuak 1,4 milioi jasoko ditu, eta AP-68 autobideak 600.000 euro.

Horrez gain, aurrekontuetan 900.000 euro aurreikusten dira Nafarroako “Guardia Zibil-aren funtzionamendua hobetzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
2023ko urtarrilaren 9
Zenbakiak

Eguneraketa berriak daude