Nafarroan ez da eskolarik izango arratsaldez

  • Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenosek 2020-21 ikasturterako plana azaldu du. Jangela zerbitzua mantenduko da, baina eskolaz kanpoko jarduerarik ez da izango. 666 profesional berri kontratatuko ditu gobernuak.


2020ko abuztuaren 21ean - 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ikasgeletara itzultzeko protokoloa Nafarroako Gobernuak garatu duen kontingentzia planean oinarritua dago. Planak lau egoera aurreikusten ditu egoera epidemiologikoaren eta ikastetxean egon daitezkeen positiboen arabera – normaltasunetik itxierara –, eta gobernuak hasiera presentziala izatea erabaki du. Hori ahalbidetzeko asmoz zenbait aldaketa eta neurri berezi ezarri ditu.

Ikastetxeek ordutegia egokitu beharko dute lanaldi jarraitua ezartzeko urritik aurrera. Jangela zerbitzua egongo da, baina ez eskolaz kanpoko jarduerarik. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera ikasle guztiek musukoa eraman beharko dute, eskola barnean zein jolastokian. Ikasle taldeak espazio bananduetan mantenduko dira jolastokietan ere. LH4tik beherako ikasleek eremu komunetan maskara jantzi beharko dute ere, baina ikasgelan eramatea hautazkoa izango da. 3 urtetik beherako haurrek ez dute jantzi beharrik izango. Haur Hezkuntzan ikasgelako ume kopurua moldatu dute eta gehienez 20k partekatuko dute espazioa.

Osasun krisiaren aurretik Hezkuntza Departamenturako ezarria zegoen aurrekontua handitu du Nafarroako Gobernuak, 47 milioitan utziz. Diru horrekin, besteak beste, aurreikusten zena baino 666 langile gehiago kontratuko ditu. Jangeletan 183 zaintzaile gehiago izango da, eta garbiketa zerbitzua indartzera lau milioi euro bideratuko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude