NUP

NUP baliabide ekonomikoak eskuratzeko mezenas bila

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoak joan den urtean onetsi zuen Babesletza Plana. Ikasleei zuzendutako proiektu sozialak, kultura proiektuak eta irisgarritasunarekin lotutako proiektuak izanen ditu jomuga.


2015eko apirilaren 30ean - 09:48
Ekarpen ekonomikoak behar bereziak dituzten Graduko ikasleak izanen ditu jomugan. Ekarpenak jantoki eta garraio txarteletara, matrikula ordaintzeko laguntzetara, edo premiazko egoerak konpontzera zuzenduko dira besteak beste.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Azken urteotan NUP finantzaketa tresna berriak aplikatzeko lanean dabilela jakinarazi dute: “Unibertsitateak  babesleak erakarri nahi ditu, gizarte eta kultura arloko programei eragin dien egoera ekonomiko honetan unibertsitateak erantzukizun sozialeko konpromisoari  eutsi ahal izateko laguntza ekonomikoa emango dutenak”.

Plan honek azken urteetan aurkitu dituzten gabeziak betetzera bideratu nahi ditu ekarpen ekonomikoak. Hala ere, ez dute baztertzen etorkizunean ikerketari edo irakaskuntzari lotutako beste proiektuetara ekarpen ekonomikoak bideratzeko aukera irekitzea: “Lagundu nahi den lehenengo jarduera gizarte proiektuekin lotutakoa da, batez ere behar bereziak dituzten Graduko ikasleei zuzendua: ekarpenak jantoki eta garraio txarteletara, matrikula ordaintzeko laguntzetara, baztertutako kolektiboekiko elkartasunera edo premiazko egoerak konpontzera zuzenduko dira”.

Campusaren egokitzapen eta irisgarritasun proiektuekin lotua dago bigarren jarduera-lerroa; berritze lanekin eta teknologia materialean egindako inbertsioekin lotuak daudenekin hain zuzen. Kultura proiektuak lirateke azkeneko programak: “Kultura-jardueretan eta Unibertsitatearen ondare artistikoa mantentzeko erabiliko da dirua".

Webgune berezi bat egin dute Babesletza Plana sustatzeko asmoz. Era berean, proiektua unibertsitate esparruko hainbat kolektibori eta lankidetza hitzarmenak dituzten enpresei aurkeztuko diete proiektua. Ekarpen ekonomikoak egiten dituzten pertsona edo erakunde guztiek beren dirua zer jarduera motatara zuzenduko den aukeratuko dute. Era berean, unibertsitatean ikasi duten pertsonei kanpaina parte hartzeko deia luzatu dute.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

NUP kanalean gehiago
2020eko uztailaren 15
Unibertsitateko irakasleen prekarietatea
NUPek eta EHUk aldi baterako irakasle gehiago dituzte, legeak baimendutakoa baino

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...