Nafarroako Polizien Legeak ez du aurrera egiterik izan

  • Ez du aurrera egin Nafarroako Gobernuak prestatua zuen Polizien Legeak. Ez du babes nahikorik izan eta atzera bota dute Parlamentuko osoko bilkuran.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 20an - 09:42
Maria Jose Beaumont Nafarroako Gobernuko Barne Kontseilaria.

Mari Jose Beaumont Barne Kontseilariak defendatu egin du bi urteotako lana Lege proposamen hori egiten. Ez da egia bere bakardadean aritu denik, esan du. Udalekin, sindikatuekin eta herritarrei ere eman zaie horren berri. Bide horretan moldaketa ugari egin dira eragile desberdin horiek aurkeztutako proposamenekin: 38 artikulu adibidez.

Lege honen gakoak, polizien eredua zehazten duela eta baldintzak barnebiltzen dituela. Eta kritikatu du, sindikatu batzuek ez dutela hitz egitera eseri ere egin nahi izan, eta hala, zaila dela negoziazio bat egitea ere. Ardura hartu du Beaumontek, ez duelako lortu adostasun nahikorik.

Poliziek zuten arazo handi bati irtenbide eman nahian aurkeztutako proposamena  izan dela nabarmendu du Barne kontseilariak UPNk utzitako herentziari aldaketaren Gobernuak irtenbidea ematea ere ez zaie zenbait alderdiri komeni, esan du. Eskumen gehiago hartzeko aukera emanen lieke foruzainei lege honek. Oposizioak osoko zuzenketak aurkeztu bai, baina alternatibarik ez aurkeztea leporatu die Beaumontek.

Lautik bik babestu dute legea

Geroa Baik eta EH Bilduk babestu dute bakarrik Polizien Lege hori. Gutxiengoan gelditu da eta hortaz atzera bota dute gainerakoek. Bi alderdi horiek onartu dute ahalegin guztiak eginda ere, azkenean, porrota izan dela.

Azken unera arte saiatu dira bi alderdi horiek foruzainen sindikatuekin adostasunetara iritsi eta legea babes zezaten lan egiten. Hain zuzen, sindikatuen babes ez hori izan da arrazoi handienetako bat Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak osoko zuzenketa aurkezteko.

Lege batean foruzainen lan baldintzak sartzearekin izan dira bereziki kritiko Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra eta horregatik ez dute babestu Gobernuaren Lege proposamen hori.Gobernua babesten duten alderdiengandik iritsi da osoko zuzenketetako bat, eta hori, gainerako oposizioak babestu du.

Eta bere aldetik, oposizioko alderdiek ere jarri dituzte osoko zuzenketak. UPN, PSN eta PPk. Bakoitzak berea. Azkenik PSNrena da aurrera atera dena UPN, PP eta Ezkerraren babesarekin eta Podemosen abstentzioarekin. 

Beaumonten dimisioa eskatu dute oposizioko hiru alderdiek. Ezintasuna, arduragabekeria, inposizioa, autoritarismoa eta zirkoa egin izana leporatu diote. Arduraz jokatzeko modu bakarra dimisioa aurkeztearena litzatekeela esan dio Sergio Sayas erregionalistak. Burugogor eta agintzaile aritzea leporatu dio. Azken egunetan sindikatuak erosten saiatzea ere leporatu dio. Baina, ez dute halakorik onartu, ez delako billete kontua, eskumen kontua baizik.Negoziatzeko eskatu dio alderdi sozialistak. Orain arte egin ez dutena egiteko. Lan baldintzak erabat aldatu nahi izan zaizkie Lege horren bidez eta horrek eragin du hein handi batean babesik ez izatea. Hala esan du PSNko Inma Juriok.1.800 poliziaren lan baldintzak jokoan jarri dituzte, iseka egin diete guztiei. Xantaiaz eta arduragabekeriaz aritzea leporatu dio PPko Ana Beltranek.

Foruzainei eurei egin diete erreferentzia alderdi askotako eledunek. Eta poliziak eurak izan dira gaur Parlamentuaren atarian protestan.

2015eko legeak segituko du abian

Polizien Legea parlamentuan eztabaidatu dute gaur. Lau osoko zuzenketa izan dira. Oposizioak aurkeztu ditu hiru, eta beste bat Podemosek Ezkerrarekin bat eginda. Polizien Legea atzera botata, zer gertatuko den ikusiko da. Momentuz 2015eko legeak segiko du abian.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude