Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeetan bideokamerak jarriko dituzte


2013ko irailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Mediterranea de Catering enpresak Nafarroako Osasunbidean kontratua mantenduko du (Argazkia: diariodenavarra.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Marta Vera Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak azaldu duenez, kamerak jartzeaz gain, janaria garraiatzen duten gurdiak aldatuko dituztela nabarmendu du, eta lehengoak tenperatura egokietan egon ez izana onartu du.

Dagoeneko Mediterranea de Catering enpresak 6.000 euroko isuna dauka kalitate txarreko edo gaizki prestatutako janaria eta gaixoari eman ezin zaion menua zerbitzatzeagatik, eta zigorra jaso dezakeen beste bi txosten zabalik daude oraindik. Guztira, 70.000 euroko isuna eduki lezake enpresak. Halere, Verak esandakoaren arabera, ez dirudi Nafarroako Gobernuak Mediterranearekin harremanak mozteko asmorik duenik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasunbidea
Eguneraketa berriak daude