Nafarroako oroimen historikoa landu du Xaloa telebistak 32 ataletan

  • Nafarroako Xaloa telebista Argia – Nafarroako Oroimen historikoa saioa ari da eskaintzen joan den azaroaren 9tik. Guztira 32 kapitulu dira eta astelehenenetik ostiralera 21:00etan eskainiko dute euren programazioan. Horrez gain, Xaloa-ko webgunean ere ikusgai da.


2020ko azaroaren 18an - 06:02

1931n Espainian II. Errepublika aldarrikatu zenetik eta 1975a arteko garaia aztertzen da historialari eta aditu ugariri egindako elkarrizketen bidez. Hainbat ikuspegitatik landuta, Bigarren Errepublikak, 36 Gerrak eta azken honen ondorioek garrantzi handia hartzen dute egindako lanean. Gai zehatzagoak ere badaude, esate batera, Villaespin eta P lerroak, Comete sarea eta bertze iheslarien sareak, Araba Sarea eta Kontrabandoa. Xaloak ohikoan dena euskaraz egiten du, baina oraingoan hainbat elkarrizketa gaztelaniaz ere egin ditu, eta lan guztia euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin dago. 

Pello Iriarte historialariak zuzendu ditu dokumentalak eta ekainetik irailera egin behar izan dute lan guztia, urriaren amaieran bukatua behar baitzuen. Nafarroako Gobernuak urtero irekitzen dituen proiektuetako bat da honakoa, eta martxoan dagoeneko jakin zuten lehiaketa Xaloa-k irabazi zuela;  hala ere, COVID-19ak tartean harrapatu zuen eta ekainera arte ez zekiten zer gertatuko zen lanarekin. 65.000 eurokoa zen proiektu hau, diru-laguntzetako aurtengo handiena.

Nafarroako telebistek ohikoan proiektuekin egin behar izaten dute lan Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzetara iristeko. Egoera, beraz, oso ezegonkorra da eta aldakorra da, telebistaren urteko jarduna onartzen zaizkien proiektuen araberakoa da eta. Ekainetik urrira, adibidez, 35 pertsona ere aritu ziren Xaloa-ko lantaldean ohiko lanak eta dokumental hau egiten.

2020ean Nafarroako Gobernuak 1.150.000 euro eskaini zien diru-laguntzetan Nafarroako telebista guztiei, baina datorren urterako, aurreikuspenen arabera, telebistek murrizketak jasango dituzte. Oraingoz zabaldu denez, Navarra Televisiónek 1.300.000 euroko diru-laguntza zuzena jasoko du –“erreskate gisa”, aipatzen da– eta gainerako telebista guztientzat 350.000 euro bakarrik geratuko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude