Nafarroako legeei Auzitegi Konstituzionalak jarri dizkien mugak salatzeko, mobilizazioa

  • Gizarte eragileek, alderdi politikoek eta sindikatuek egin dute protestan parte hartzeko deia: igandean 13:00etan Sarasate pasealekuan eginen dute "Eskubideak, erabakiak, demokrazia" goiburuarekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 13an - 15:54
Martxoaren 18rako egin dute deialdia. Argazkia: @geroabai / Euskalerria Irratia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hemeretzi nafar lege ditu errekurrituta. Azkena, Osasun legeari dagokiona izan da. "Helegite horrekin ezin zaie herritar guztiei osasun arreta ziurtatu", salatu dute mobilizazio deitzaileek. "Eskubideak, erabakiak, demokrazia" goiburuarekin eginen dute manifestazioa igandean, hain zuzen ere, Espainiak horiek guztiak mugatzen dituela salatzeko. "Auzitegi Konstituzionaletik jarrera zentralista izaten ari dira eta gai sozialekin atzera egiten ari dira", salatu dute Aitor Urrutia eta Amina de la Cruzek. "Erabaki judizial horiekin pobrezian dauden herritarrak kaltetzen dituzte eta gizarte kohesionatu baterantz aurrera egiteko oztopo bilakatu dira", azaldu dute. 

Manifestazioa eginen dute gizarte eragile, politiko eta sindikalek igandean 13:00etan Sarasate pasealekutik abiatuta. Besteak beste hauek izanen dira manifestazio horretan: Martes al Sol, Nafarroako Osasun Plataforma, Parlamentu Soziala, SOS Arrazakeria, ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT-LKN, Solidari, EHNE, Gure Esku Dago, EH Bildu, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Gobernua
Eguneraketa berriak daude