Nafarroako lanpostu publikoetan euskara gutxiesten jarraituko da

  • Nafarroako Parlamentuak atzera bota du, PPren eta UPNren bozkei esker, lanpostu publikoetan euskarak atzerriko hizkuntzak baino balio gutxiago ez izatea eskatzen zuen mozioa. Bilduk, Aralarrek eta I-Ek aurkeztu dute mozioa. Geroa Baik alde bozkatu du eta PSN abstenitu egin da.


2014ko ekainaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Euskararen aldeko elkarretaratzea Iruñean (argazkia: http://www.noticiasdenavarra.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mozioak Nafarroako Arartekoaren gomendioa jasotzen zuen. Aholku horretan esaten denez, "atzerriko hizkuntza batek ezin du euskarak baino trataera hobea izan. Euskara berezko hizkuntza da, eta partzialki koofiziala”.

Era berean, “euskarak atzerriko hizkuntzak baino maila eta babes gehiago” duela berresten duen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia ere gogora ekarri dute mozioa aurkezterakoan.

Hala ere, PPren eta UPNren bozkak nahikoa izan dira mozioa atzera botatzeko eta Nafarroako lanpostu publikoetan atzerriko hizkuntzek euskarak baino balio gehiago izaten jarraituko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Eguneraketa berriak daude