CAN

UPNk Nafarroako Kutxako Fundazioa “erabiltzen” duela dio oposizioak

  • Nafarroako Kutxako Fundazioa bere interes propioen mesedetan “erabiltzea” leporatu diote oposizioko alderdiek UPNri. “Gardentasun falta” nabaritu, eta “txiringito” gisa klasifikatu dute.


2014ko urtarrilaren 15ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
UPNko kide Sergio Sayasek egindako adierazpenek sortu dute polemika. (Arg: diariolacamara.com)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hiru milioi euro eman berri dizkio Fundazioak Nafarroako Orkestra Sinfonikoari (NOS). Sergio Sayas UPNko Komunikazio idazkariak esan du haren alderdikide Juan Luis Sánchez de Muniáin Kultura sailburuari “esker” esleitu duela erakundeak diru-laguntza, Ser irrati katean egindako elkarrizketan.

Adierazpenak hautsak harrotu ditu, izan ere, ez da Nafarroako Gobernuaren eskumena Fundazioak ematen dituen diru-partidak kudeatzea.

Erregionalisten “menpeko” da erakundea, Juan Jose Lizarbe PSNko kidearen iritziko: “Gobernuaren besoetako bat da Fundazioa eta zuloak estaltzeko erabiltzen du”.

Bilduk “kontrol falta” salatu du, baita Aralarrek ere. Aralarko kide Patxi Zabaletak dioenez,  “irizpide eta kontrol publikoarekin” kudeatu beharko litzateke. “Parlamentuak eraman beharko luke”, gaineratu du. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CAN
Eguneraketa berriak daude