Nafarroako Gobernuaren ustez, ETB ezin ikusia ez da arazo ideologikoa teknikoa baizik

  • Nafarroan ETB ikusi ahal izateko Espainiako Gobernuak multiplex berria ez duela jarriko jakinda, Bilduk azalpenak eskatu zizkion ostegunean Nafarroako Gobernuari. Sanchez de Muniain gobernu ordezkariak adierazi zuenez, Industria Ministerioak hartutako erabakia teknikoa eta orokorra da.


2014ko irailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bilduko Maiorga Ramirez parlamentuan artxiboko irudian. Argazkia: www.parlamentodenavadarra.es.

Bilduko Maiorga Ramirezek, parlamentuko osoko bilkuran, Juan Luis Sanchez de Muniain gobernuaren eledunari adierazi zion hedabideen bidez jakin zutela Espainiako Gobernuak multiplex berria jartzeko eskariari ezetz esan ziola. Hortaz gain, Ramirezek galdetu zion zergatik ez duten hala egingo, eta ondorioz, ETB lurreko telebista digitalean ikusi ahal izateko zer egitea pentsatzen duten. Sanchez de Muniainek erantzun zionez, Espainiako Industria Ministerioak ez du bigarren multiplexa emateko asmorik eta daudenak kendu egingo ditu. Gaineratu zuen erabakia ez dela arrazoi ideologikoengatik hartu, erabakia teknikoa dela, eta ETB ikusteko bide legalak aztertzen jarraituko dutela. Ramirezek erantzun zion gezurrik ez esateko, 25 urte daramatzatela egoera normalizatu gabe eta sinesgarritasunik ez dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
2024-04-29 | ARGIA
Aldatu Gidoia-k euskara ez zokoratzea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari maiatzaren 18ko protestan

Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]


ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude