"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen sustapena duen hedabide baten zuzendari izateko", dio EITB Mediako LABek plazaratutako oharrak. "Ba al du logikarik belaunaldi berriei eskainitako eskaintza euskara hutsean diseinatu ondoren (Makusi, Gaztea, Primeran… ) EITBren arlo digitala gidatuko duen pertsonak euskaraz ez jakitea?", galdegin du sindikatuak.
"Euskararen aurkako eraso larri baten aurrean gaude", LABek salatu duenez. "EITB osoko langileen hizkuntza eskubideak bakarrik ez, euskal gizarte osoarenak urratu dira. Euskara eta euskal hiztunak gutxietsi dira, eta hedabide publiko honetako langileon ardura da eraso hauek gelditzeko lan egitea. Osterantzean, konplizeak ginateke. Hautaketa prozeduratik hasita, urraketak bata bestearen atzetik eman dira, eta berehalako zuzenketa eskatzen dugu".
Hautaketa prozesuari dagokionez, EITBk berak ezarritako baldintzak ez direla errespetatu dio sindikatuak. "'Ingelesa eta euskara jakitea, ulermenerako eta ahozko eta idatzizko adierazpenerako trebetasunak erakustea' zioen lan deialdiak. Are gehiago, 'idatzizko eta hitzezko komunikaziorako aparteko trebetasunak' ere kontuan hartuko zirela aipatzen zuen".
Patxi Lopez lehendakari bihurtu zuen kanpainako buru
Kazetari eta Big Datan aditua da Nagore de los Rios bilbotarra. Bilboko Udalean eta Errioxako Gobernuan lan egin du, baita Munduko Bankuarentzat ere, eta Jaurlaritzaren "Irekia" sortu zuen, "Open Government ereduko hispanierazko lehenbiziko plataforma", haren Linkedin-eko kontuan irakurri daitekeenez.
Halaber, COPE eta SER irrati kateetan aritu da, eta PSE-EEko Komunikazio-zuzendari moduan ere lan egin du. Hain justu, berak zuzendu zuen Patxi Lopez lehendakari kargua hartzera eraman zuen kanpaina, Eldiario.es-en irakurri daitekeenez
Nagore de los Riosen zuzendaritzapean borobilduko da EITBren webgune berrien sorkuntza prozesua. Haren ardura izango da, eitb.eus zuzentzeaz gain, jaiotzear den atari digital berria abian jarri eta horren zabalkundea gidatzea, LABek argitu duenez. Era berean, EITBren sare sozialetarako estrategiaren ardura ere hartuko du, webera zein EITBren plataformetara (Primeran, Makusi, Guau, Nahieran…) audientzia erakartzeko ildoak diseinatuta eta EITBren entretenimendu programen webgune eta sare sozialak koordinatuta.
Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Urtea baino gehiago da Olatz Simonek –EITBko berriemailea Parisen, garaian–, orrialde hauetan bertan ohartarazi zigunetik Bruselak kazetariari lanbideaz erakusten dionaz. Eta halaxe joan gatzaizkio galdezka Amaia Portugali. Bruselan gure irrati publikoak duen... [+]
Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.
"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]
Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin badakit ez dela garai kontua soilik; alegia, udazkenak eta negu hasierak barrura begira jartze hutsa.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.