Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen ezagutzaren eskakizuna.
EITBko zuzendari nagusiaren eskumena da zuzendaritzako kideak hautatzea eta izendatzea, eta, horren bitartez, EITBren historia luzean ez dira gutxi izan euskararen ezagutzari begiratu ez zaion kasuak. Inflexio-puntua 2013. urtean gertatu zen, EITBren lehen euskara-plana onartu zenean. Ordutik hona izan diren euskara-plan guztietan, EITBk konpromiso irmoa agertu du euskararen sustapenarekin, eta Zuzendaritza Nagusiak kontsekuenteki jokatu izan du.
Konpromiso horren adierazgarri, bi helburu nagusi hauek ezarri ziren 2023-2027ko Euskara Planean, Euskara Batzordearen 2023ko apirileko batzarrean adostu zituztenak EITBko Zuzendaritzaren eta langileen ordezkariek:
1. EITBren barruan euskararen erabilera sustatzea maila guztietan.
2. EITBk euskal gizartearen aurrean proaktiboki jokatzea euskararen sustapenean.
Euskaraz moldatzen ez den taldeburu batek gaztelaniaz behartzen ditu bere talde barruko harremanak, eta gaztelania ezartzen du bere ardurapeko gaien kudeaketan
Aurreko planetan, helburu berdintsuekin, urrats esanguratsuak egin ziren EITBn. Bat, oso garrantzitsua, EITBko lanpostu guztiei euskara-eskakizuna egokitzea izan zen. Eskakizunak 2014tik aplikatu dira EITBko langile berriak hautatzeko prozesuetan, eta baita, horrenbestez, 2022-2024ko egonkortze-prozesuan ere, zeinean EITBtik kanpo geratu baitira enpresan ibilbide luzea izan arren euskara-maila egiaztatu ez duten zenbait langile.
Testuinguru horretan, EITBko Zuzendaritzak euskaraz C1 maila izatea ipini du baldintza gisa azken urteetan zuzendari berriak hautatzeko deialdietan, plantillako langileentzako eskakizunen parean. Hiru postu garrantzitsutan, ordea, hautatu diren pertsonek ez dute baldintza hori betetzen: EITB Mediako Zuzendaritza, EITBko Social Mediaren eta eitb.eus-en Zuzendaritza, eta Zuzendaritza Komertziala.
Urraketa horiei gaineratuta, atera berri diren deialdietan, atzera urrats handiagoa egin da, ez baita C1 maila eskatzen. Baldintza da "gaztelania, euskara eta ingelesa jakitea", gehiago zehaztu barik.
EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek egoera salagarria dela deritzote, aipaturiko helburu biak zapuztu egiten dituelako. Alde batetik, euskaraz moldatzen ez den taldeburu batek gaztelaniaz behartzen ditu bere talde barruko harremanak, eta gaztelania ezartzen du bere ardurapeko gaien kudeaketan. Beste alde batetik, EITBk euskara gutxietsi eta baztertu egiten duen irudia zabaltzen da gizartearen aurrean.
Hori horrela, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek erabakietan atzera egin dezala eskatzen diote EITBko Zuzendaritzari, eta berriz abiaraz ditzala euskara koloka utzi den postu guztietako prozesuak, EITBko lanpostu guztietan bezala maila akademikoari dagokion euskara-betekizuna ezarriz eta betearaziz.
Euskal Irrati Telebistako Euskara Batzordea
Euskal Irrati Telebista Herri Erakundeko Langile Batzordea
Euskal Telebistako Langile Batzordea
Radio Vitoriako Langile Batzordea
Euskadi Irratiko eta Gazteako Langile Batzordea
Radio Euskadiko Langile Batzordea
Eitbneteko Langile Batzordea
Euskal Telebistako Erredakzio Kontseilua
Radio Vitoriako Erredakzio Kontseilua
Euskadi Irratiko eta Gazteako Erredakzio Kontseilua
Radio Euskadiko Erredakzio Kontseilua
Eitbneteko Erredakzio Kontseilua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]
Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.
Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]
Harea-erloju baten bidez irudikatu ohi da denboraren joana. Ospatu berri dugu Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 49 urte bete dituela iragan den otsailaren 27an. Urte hauetan guztietan, harearen pisuak ez du oraino estali Saharako populuaren askatasun-nahia eta... [+]
Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]
UEMAk Telegram bidez banatzen duen “Euskararen Hemeroteka” kanalean honoko titularrak irakurri ditut bata bestearen atzetik: “Gipuzkoak euskararen aldeko bide-urratzaile izateko ardura hartu du”, eta jarraian “Udaltzainen hizkuntza eskakizunen... [+]
Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.
Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]
Ongi etorria eman digu Unai Mendizabalek A eredutik D eredura aldaketa egitea erabaki dugulako Judimendi auzo eskolan. Bidea malkartsua izango dela ere ohartarazi digu Armentia Ikastolako guraso eta Arabako Ikastoletako lehendakariak. Gure esker ona adierazi nahi diogu eman... [+]
Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]
Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]
Bost urte igaro dira pandemiaren hasieratik. Pandemia horrek ekarri zuen denok zaintza eredua ezagutzea, inondik inora ere behar bezala ez zebilena. Egoitzetako kutsatzeen eta hildakoen datuak, batez ere pribatuetan, zifra hutsak baino askoz gehiago izan ziren.
2020ko... [+]
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]