ElkartaSOUND Eguna aurkeztu dute Maravillas gaztetxeari elkartasuna adierazteko

  • Iruñerria Jamaica Clashek azaldutakoaren arabera, gaztetxeak edota gune askeak beharrezkoak dira eszenan eta espazio hauen kontrako erasoak reggae eszenaren kontrako eraso moduan ere uelrtzen dituzte. Burlatako Gaztetxea, Maravillas Gazetxea eta Iruñea NOLA eragilea ere aritu dira jaialdiaren antolakuntzan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 15an - 12:44

Apirilaren 22an ospatuko da ElkartaSOUND Eguna jaialdia Burlatako gaztetxean. Goizeko 11:0etan hasi eta gaueko 23:00ak arte musikak ez du etenik izango eta 30 musikaritik gora igoko dira oholtzara, reggae doinuak eskaintzera.

Eguna gordetzeko aipatu dute antolatzaileek eta Maravillaseko kideei elkartasuna adierazteko jaialdi bat dela gogorarazi dute: "ElkartaSOUND Eguna Iruñerria Jamaica Clashen ideia bezala jaio da, Maravillas Gaztetxearekiko elkartasun egun bezala eta iritsi diren eta irits daitezkeen isunen pisua txikiagoa izateko".

Sonu sistemen loraldia Jamaikan izan zela azaldu dute Iruñerria Jamaica Clash-eko kideek eta eszenatokiak desagerraraziz, erlazio horizontalak sortu zirela artisten eta publikoaren artean: "Soinu sistema Gaztetxera eramanez, izaera eta kultura herrikoi eta borrokalari hau bere espaizio naturalera itzultzen da, bere sustraietara, erresistentzia espazio batera".

 

Albiste hau Topatu.eus webgunetik ekarri dugu gurera, CC-BY-SA lizentziari esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maravillas gaztetxea
Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko Maravillas gaztetxeari buruzko epaiari

Marqués de Rozalejo jauregiaren okupazioagatik auzipetutako 22 gazteak absolbitu zituen auzitegiak. Auzi horretatik "ikasiko" duela adierazi du gobernuak.


Zigorrik gabe utzi ditu epaileak Maravillas gaztetxearekin lotu dituzten 22 gazteak

Akusazioak froga pattalak dituela ondorioztatu du epaileak. Bertan behera geratuko da, beraz, gazteei guztira eskatutako 56.000 euroko zigorra.


Maravillas gaztetxeko 22 kideren aurkako epaiketa hasi zuten ostegunean

Fiskaltzak gazteen aurka egin zuen hasierako eskaria jaitsi du, eta 630 euroko isuna eskatzen ari da gehienentzat. 2017ko irailean Maravillas Gaztetxeak egoitza zuen Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo jauregia okupatzeagatik ari dira kideak epaitzen.


15 hilabeteko espetxe zigorra, Maravillas gaztetxearen pareko kamera apurtzeagatik

4.320 euroko isuna ere ordaindu beharko du. Zigorturiko gazteak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegiak epaia berretsi du.


2019-10-02 | Topatu.eus
Urriaren 17an izango da Maravillas gaztetxearen aurkako epaiketa

2018ko abuztuko desalojoaren harira, 22 kideen aurka izango da epaiketa. 150.000 euroko isuna ezarri nahi diete.


Eguneraketa berriak daude