Askatu dituzte Maravillas gaztetxearen aldeko protesten harira atxilotutako zazpi kideak

  • Atzeman eta gutxira geratu dira aske zazpi lagunak. Astelehen arratsaldean Foruzaingoak zazpi lagun atxilotu dituela jakinarazi dute Maravillas gaztetxeko kideek. Desordena publikoak egozten dizkiete, Ahotsa.info-k informatu duenez.


2019ko urtarrilaren 21ean - 18:37
Ustez egozten dieten ekimenetako bat Aranzadi zubia 3 orduz moztu izana da. (Argazkia: Ekinklik)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtarrilaren 8az geroztik itxita dago Maravillas gaztetxea dagoen Rozalejo jauregia, Iruñeko alde zaharreko Nabarreria plazan. Jakitera eman dutenez, bi atxiloketa asteazkeneko ekintzarekin lotuta daude: Aranzadi zubitik zintzilikatu ziren bi lagun, soka alderik alde jarrita, errepidea itxiz. Beste bostak osteguneko ekintzarekin zerikusia izan dezaketelako atxilotu dituzte: Labriteko maldan kateatu eta trafikoa moztu zuten.

Zabaldu da orotara 82 lagun izan daitezkela auziperatuak, aste honetan eta abuztuko gertaeretan atxilotu eta identifikatutakoak batera.

 


Okupazioa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.