Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko Maravillas gaztetxeari buruzko epaiari

  • Marqués de Rozalejo jauregiaren okupazioagatik auzipetutako 22 gazteak absolbitu zituen auzitegiak. Auzi horretatik "ikasiko" duela adierazi du gobernuak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 8an - 09:03
Maravillas gaztetxea, artxiboko irudian. (Argazkia: Ahotsa.info)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hala adierazi du Javier Remirezek, Presidentetza eta Barne kontseilariak, Navarra Sumak Parlamentuko osoko bilkuran egindako galdera bati erantzunez. Aitortu du "epaileak ez zuela ukatu higiezinaren okupaziorik zegoenik", baina ez zuen frogarik ikusi akusatuak delitu horretarako legeak aurreikusten duen "nolabaiteko iraupen bokaziora" egokitzeko barruan zeudenik adierazteko.

Hori dela eta, Remirezek aurreratu duenez, hemendik aurrera "jarduketak berrikusiko dira, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziara egokitzeko, beharrezko froga-elementuei dagokienez"; hala ere, berretsi du Gobernuak ez diola helegiterik aurkeztuko epaiari, goragoko instantzian ezinezkoa delako froga berriak aurkeztea eta, horrela, "baiesteko aukerarik ez duelako".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maravillas gaztetxea
Eguneraketa berriak daude