Maravillas gaztetxeko 22 kideren aurkako epaiketa hasi zuten ostegunean

  • Fiskaltzak gazteen aurka egin zuen hasierako eskaria jaitsi du, eta 630 euroko isuna eskatzen ari da gehienentzat. 2017ko irailean Maravillas Gaztetxeak egoitza zuen Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo jauregia okupatzeagatik ari dira kideak epaitzen.


2019ko urriaren 18an - 09:04
Gaztetxea defendatzeko asmoz egindako elkarretaratze batean, Maravillasen atean. Irudia: Gazte Abertzaleak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

22 akusatuetatik hemeretziri jaitsi dio zigor eskaria fiskaltzak. Beste hirurentzat, ordea, 1.500 eta 1.800 euro bitarteko isunak eskatu ditu. Auzian, gazteek ukatu egin dute jauregia okupatu izana, eta adierazi dutenez, bakarrik egon ziren barruan bigarren aldian ireki zenean, gaztetxeko proiektuari sostengua emateko asmoz. Aldi berean, ukatu dute eraikuntzaren barruan geratzeko asmoa zutenik.

Higiezin usurpazio delitu arina egotzi diete gazteei, baina ezin izan dute frogatu okupazioaren unean gaztetxe barruan aritu zirenik edota leporatzen zaizkien kalteak egin zituztenik. Euskalerria irratiak argitaratu duenez, txalo artean jaso zituzten gazteak Nafarroako Justizia jauregian. Egun, eraikuntza egoera zalantzagarrian dagoela adierazi dute epaitegian, jauregiaren materialaren egoera ez omen baita izan litekeen onena.


Maravillas gaztetxea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.