“Atzerapauso onartezintzat” jo du euskalgintzak Nafarroako Gobernuak onartu duen Merezimenduen Dekretua

  • Nafarroako "eremu mistorako" deialdi bakoitzean, banan-banan, zehaztu beharko da euskarari zein atzerriko hizkuntzei ematen zaien puntuazioa, eta eremu ez euskaldunean ez da euskara baloratuko. Nafarroako Gobernuaren "jarrera euskarafobo, atzerakoi eta erreakzionarioaren baitan" kokatu dute erabaki hau Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.


2024ko azaroaren 07an - 11:10
Azken eguneraketa: 16:39
Euskararen eta euskal hiztunen eskubideen aldeko manifestazio bat, Nafarroan. Euskalgintzaren Kontseilua

Bost urte pasa dira Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Merezimenduen Dekretuaren hainbat zati baliogabetu zituenetik; eta azkenean, berria onartu du Nafarroaren Gobernuak azaroaren 6 honetan. Euskalgintzak irakurketa argia du: euskal hiztunen eskubideak urratzen ditu dekretu berriak eta euskarari aitorpena ukatzen dio. 2019ko Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak ekarritako hutsunea estaltzera etorri behar bazuen ere, azkenean, 2017ko Foru Dekretuaren jatorrizko neurriak "edukiz hustu" izana salatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. "Atzerapauso larritzat" jo du euskalgintzak testu berria: "Kontseiluarentzat atzerapauso onartezina da, eta gobernuaren jarrera euskarafobo, atzerakoi eta erreakzionarioaren baitan kokatzen du erabaki hau". 

Legeak ezarritako eremu mistoan, ez-euskaldunean eta administrazioko zerbitzu zentraletako lanpostuetan, euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratzea ahalbidetzen zuen 103/2017 Foru Dekretuko 31., 35. eta 39. artikuluak eta laugarren xedapen iragankorra baliogabetu zituen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2019ko urrian, "diskriminatzaileak" eta "neurriz kanpokoak" zirela argudiatuta. Bost urte berantago onarturiko dekretuak atzerapausoak dakartza euskararen normalizazioaren bidean. "Alderdi eta presio talde batzuen esanetara diseinatu dute dekretu hori, eta 2019ko epaiak ebatzitakotik harago ere joan dira, euskararen pisua murrizteko garaian", adierazi dio Berria-ri Agurne Gaubekak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak.

Geroa Bai alderdiak ere kritikatu egin du testua, nahiz eta alde onak ere ikusten dizkion: "Defizit handiak ditu, baina egungo egoera hein batean konpontzen du".

Zer dakar Merezimenduen Dekretuak?

Arau orokorrari segi, deialdi bakoitzean erabaki beharko da zein puntuazio ematen zaien euskarari eta atzerriko hizkuntzei (frantsesa, ingelesa eta alemana), lanpostu bakoitzaren behar bereziak aztertu eta gero. Baina, dekretuak ez du zehazten zein lanpostutan baloratuko den euskararen eta beste hiru hizkuntzen ezagutza. Euskararen ezagutza eremu mistora zabaltzeko aukera dakar dekretuak, baina ez modu orokorrean, "lanpostuarekin eta bere ezaugarri espezifikoekin zerikusia duenean". Hori horrela, deialdi bakoitzean "balorazio indibidualizatua" eginen da. Eremu ez-euskaldunean, berriz, ez da baloratuko euskara jakitea.

Orain arte, legeak ezarritako eremu "ez-euskaldunean" euskararen ezagutza baloratu ahal izan da lanpostu batzuetarako. Dekretu berriarekin hori ere ezabatu da, baina Nafarroan ofizialak ez diren atzerriko hizkuntzak baloratu ahal izanen dira –alemana, ingelesa eta frantsesa–. Eremu "mistoan" berriz, 1994an euskararen ezagutza %10 eta %5 baloratzen zen, 2009tik aurrera lanpostu batzuetan %3 eta besteetan %6. Orain ordea, guttieneko balorazio orokortu hori ere bazterturik da eta lanpostu jakin batzuetan bakarrik baloratu ahalko da euskararen ezagutza.

Merezimenduen Dekretu berriak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu ez zituen neurriak baino atzerakoiagoak ezartzen dituela salatu du Kontseiluak: "Horrek argi uzten du dekretu berriaren helburua ez dela auzitegiak baliogabetutakoari irtenbidea ematea, baizik eta euskal hiztunen eskubideak zokoratzen jarraitzeko intentzionalitate osoa duela eta, finean, gutxiagotutako hizkuntza eta hiztunen diskriminazioa betikotzeko".

Oinarria 1986ko Euskararen Legeak ekarritako zonifikazioan jartzen dute Kontseiluak eta Behatokiak: "[Zonifikazio] horrek ahalbidetzen du horrelako dekretu bat onartu ahal izatea. Izan ere, orduko zonifikazioaren bidez ebatzi zen Nafarroan bi mailako herritarrak daudela, bizitokiaren arabera, herritar batzuei hizkuntza-eskubide guztiak aitortzen zaizkiela eta besteei ez". Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabalduko duen Euskararen Lege berri bat aldarrikatu du euskalgintzak. 1986ko Euskararen Legea aldatu eta Nafarroa osoan euskara ofizial egiteko eskaera zuzena egin izan dio Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako Gobernuari behin baino gehiagotan, tartean 2022ko irailaren 16an onarturiko adierazpenean –ARGIAk ere sostengatu eta izenpetu zuen agiriarekin–. 

Horrez gain, "parametroak aldatzeko" garaia dela nabarmendu du euskalgintzak: "Ez dezagun hitz egin puntuazioez edo merituez, hitz egin dezagun herritarrek beren hizkuntzan administrazioarekin jarduteko duten eskubideaz. Ez da gauza abstraktu bat, administrazioan euskaraz jarduteko eta erantzuna hizkuntza berean jasotzeko eskubideaz ari gara".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Gobernua
Nafarroako Parlamentuak Lantxotegi elkarteari konfiantza berretsi dio etorkinak gizarteratzeko prozesuan

Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]


2024-11-05 | Jon Torner Zabala
Nafarroako 21 udalerri tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatu du gobernuak

Etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematea du helburu Nafarroako Gobernuak hasitako prozesuak. Tentsio handiko eremu izendatu nahi dituzten udalerrien artean daude, besteak beste, Iruñea, Tutera, Lizarra, Tafalla, Corella, Noain, Cintruénigo, Baztan eta Altsasu... [+]


Nafarroako Gobernuak 2025eko aurrekontuen proiektua aurkeztu du, EH Bilduren oniritziarekin

EH Bilduk seigarren urtez jarraian Chivite lehendakariaren aurrekontuak ahalbidetuko ditu, abstentzioaren bidez. Egungo akordioa mantenduz gero, abenduaren 19ko Osoko Bilkuran gauzatuko da proposamena.


Aurrekontu akordioa sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk

Hitzarmenak 1.035 euroko gutxieneko errenta bermatuko du eta euskara, osasuna eta etxebizitza izanen ditu konpromiso estrategiko nagusi. Hamargarren urtez jarraian, UPNk ez du batere eraginik izanen aurrekontuetan, urteroko legerik garrantzitsuenean.


Zangozako meatze polemikoa aurrera ateratzeko legea moldatzea eskatu du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernua ezustean harrapatu du Zangozako Muga meatze proiektuari Justiziaren arlotik emandako ostikadak. Hala onartu du Mikel Irujo Trantsizio Ekologikoko kontseilariak. Espainiako Meatzeen Legea aldatu beharko litzatekeela esan du eta ez du argitu Nafarroako Justizia... [+]


Nafarroako Gobernuak etxebizitza publikoen eskariaren %3 baino ez du asetzen

Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Iruñeko Erorien Monumentua
Eraitsi, adieraberritu edo historia museo bihurtu

Iruñerrian, eta Nafarroan orohar, une honetan memoria historikoaz hitz eginez gero, mahai-gainera indarrez aterako da Iruñeko Erorien Monumentuaren afera. Eraikina 1942an eraiki zen Francoren alde altxatutako hildakoei gorazarre egiteko. Elkarte memorialista... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Sunsundegui egoera “oso delikatuan” dagoela onartu du Mikel Irujo kontseilariak

Altsasuko karrozeria enpresak hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu du eta aholkularitza baten txostenaren arabera, "pertsonala soberan dago". Uztailaren hasieran Volvorekin hitzartuta zuen kontratu bat bertan behera geratu zen eta enpresak finantziazio behar larriak... [+]


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


163 suizidio kode aktibatu dituzte Nafarroan, urteko lehen seihilekoan

204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Badatoz murrizketak berriz: hala eragingo diote Nafarroako Gobernuari

2025ean sartuko da indarrean Europar Batasuneko politika fiskal berria, eta horien helburu nagusia defizit publikoa murriztea izango da. Horrek erakunde publikoetako aurrekontu guztietan eragingo du eta Nafarroako Gobernuak aurreikusten du sail gehienetan egongo direla... [+]


Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak

Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude