Nafarroako euskarazko hedabideentzako diru-laguntzen bilakaera penagarria

  • Abenduaren 16an, Euskararen Foru Legeak 25 urte bete ondorengo egunean, Topaguneak hitza hartu zuen Parlamentuan. Topagunearen Nafarroako arduradun Oskar Zapatak eta Bierrik Fundazioaren arduradun Ainhoa Urretagoienak egin zuten agerraldia Hezkuntza Batzordearen aurrean.


2011ko abenduaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Euskarazko hedabideetako ordezkariak, artxiboko irudian (Topagunea.org)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, Nafarroan hamasei euskara elkarte, sei aldizkari, sei irrati eta telebista bat biltzen ditu. 56 langile ari dira hedabide horietan lanean eta 500 kolaboratzaile eta boluntario dituzte. Ehun begirale-hezitzaile, 4.000 bazkide / laguntzaile eta 2.000.000 euro inguruko aurrekontua. Aldizkariak, gutxi-asko, 21.450 etxeetara iristen dira eta irratiek 125.000 entzule potentzial dituzte. Nafarroako Gobernuak 2012ko aurrekontuetan 0 euro aurreikusi ditu hedabideetan euskara sustatzeko. Azken urteotako albisterik txarrena da –okerrago ezin zitekeen izan–, baina ezin esan bestela ere eskuzabal ibili direnik azkenaldian. Bilakaera penagarria baino lotsagarria da:

-2003: 228.156 euro.

-2007: 210.430 euro.

-2008: 310.000 euro agindu eta 156.000 banatu.

-2009: 9.567 agindu eta batere banatu ez.

-2010: 170.000 euro.

-2011: 160.000 agindu eta gero beherapenak.

-2012: 0 euro.

Abenduaren 16an, Oskar Zapatak eta Ainhoa Urretagoienak, hedabide guztien izenean, hainbat eskaera zehatz egin zizkieten parlamentariei:

- 2012. urtean hedabideetan euskara sustatzeko 650.000 euroko partida izatea. %80 gutxienez banatu dadila euskara hutsez lan egiten duten hedabideen artean.

- Euskarazko hedabideetan Gobernuak publizitatea sartu dezala.

- 2102. urtean euskarazko kultur jarduerak sustatzeko 250.000 euroko partida. Oraingoz hamar euro daude aurreikusita.

- Neurri horiek izan daitezela lehenak euskarazko hedabideak eta erabilera sozio/kulturala sustatzeko lan egiten duten egoera egonkortzeko.

- Horretarako 2012. urtean Gobernuak jar ditzala mahai gainean egokiak diren markoak eta lankidetza hitzarmen egonkorren bidez jaso ditzala.

Oskar Zapatak eta Ainhoa Urretagoienak gogorarazi zuten 2012an gaztelaniaz emititzen duten hiru telebisten artean 2.450.000 euro banatuko dituztela. Euskarazko hedabideek, denek batera, urterik onenean 230.000 euro jaso dituzte eta ordezkari politikoek erremediorik jartzen ez badute, datorren urtean diru-laguntzarik ez dute jasoko euskarazko hedabideek.

Zapatak eta Urretagoienak Xaloa Telebistaren eta Euskalerria Irratiaren egoerak ere mahai gainean jarri zituzten. Telebistak ez dauka digitalean emititzeko baimenik eta beraz ez du diru-laguntzarik jasotzen. Irratia, berriz, ez da legala.

Gobernuak beti dauka aitzakiaren bat halako sarraskiak egiteko, aurten krisia. Alabaina, Topaguneko ordezkariek ozen esan zuten Parlamentuan: “Nafarroako euskal komunitatearen suntsipena bilatzen du hizkuntza politikan ematen duen urrats bakoitzean. Batzuetan makillatuaz, besteetan gordinki”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


‘Geldi euskara zapaltzea!’ lelopean iganderako elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herrian Euskarazek

Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]


Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]


Joxe Azurmendi idazle eta pentsalaria hil da

Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Non molestatuko dut?

Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]


Eguneraketa berriak daude