Nafarroako ekoizle ekologiko txikiek badute hileroko elkargunea

  • Hileko lehenbiziko larunbatean Geltokin –autobus geltoki zaharrean– egiten dute azoka. Iruñeko erdialdean azoka iraunkorra edukitzea ekoizleen urteetako aldarrikapena izan da. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren bueltan lanean ari diren elkarte eta pertsonen elkargunea sortzea izan da erronka.


2021eko urtarrilaren 22an - 11:32

Urte gogorra izan da 2020a, bai, baina ezin uka egitasmo eta ekimen politak ere utzi dizkigunik. Horietako bat da, hain zuzen, konfinamendu bezperan Iruñean jaio zen Ekomerkatua. “Martxoan abiatu genuen; konfinamendu aurretik egin genuen lehena, eta sekulako arrakasta izan zuen”, gogoratu du Ana Bados Blanco proiektuko arduradunak. Hileko lehenbiziko larunbatean Geltokin –autobus geltoki zaharrean– egiten dute azoka, eta koronabirusak apirilekoa bertan behera uztea ekarri bazuen ere, maiatzetik martxan dira berriz. Zailtasunak zailtasun, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak eta INTIAk bultzatzen duten azoka iraunkorra gelditzeko iritsi da hiriburura.

Ekoizleen urteetako eskariari erantzuna

Iruñeko erdialdean azoka iraunkorra edukitzea ekoizleen urteetako aldarrikapena izan da. “Nafarroako ekoizle ekologikoei hirigunean beren produktuak saltzeko gune finko bat eskaintzea lortu du ekomerkatuak”. Azken hamarkadetan hiriaren eta landa eremuaren arteko harremana galtzen ari dela ikusita, lotura hori berreskuratzea eta espazioa eskaintzea da bultzatzaileen helburua. Eta hori guztia, noski, ekoizlearentzat zein kontsumitzailearentzat justua izanen den prezioan.

Nekazari eta abeltzainentzako topaleku bat sortzea ere bada asmoa: “Ekoizleek, askotan, ez dute haien artean ezagutzeko eta elkarlanerako eremurik”. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren bueltan lanean ari diren elkarte eta pertsonen elkargunea sortzea izan da erronka. Esaterako, hilero elkarte bat gonbidatzen dute merkatuan postua jartzera, haien lana ezagutzera emateko.

Ekologikoa bai, baina ez edozein “ekologiko”

Merkatua martxan denetik, hilero-hilero parte hartzen duten hogei bat ekoizle finko dituzte, eta urteko sasoiaren arabera aldatzen doazen beste asko ere badaude. “Ekoizpen ekologikoaren zigilua beharrezkoa da azokan parte hartzeko, baina horretaz gain guretzat oso garrantzitsua da elikagaiak bertakoak izatea; lehentasuna ekoizle txikiek eta horretatik bizi direnek dute”. Elikagaien transformazioan dihardutenek, berriz, Nafarroako produktuak erabiltzeko baldintza bete beharra dute.

Ekomerkatutik saskia beteta atera daiteke eroslea: oliba olioa, hestekiak, fruta, fruitu lehorrak, arrautzak, esnekiak, lekaleak, marmelada, eztia, ogia, pastak, trufak, barazki freskoak, ardoa, jogurtak, gazta… eskaintza zabala da. Azokaren hastapeneko urtea aldrebes xamarra izan bada ere, jasotako erantzunarekin gustura agertu da Bados, eta ekoizleak ere egun bizi dugun egoeran horrelako guneak mantentzeaz pozik daudela dio. Ea datozen urteak lehenengo hau baino samurragoak zaizkien ekomerkatuari eta bertako ekoizleei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude