Nafarroako AHTko lanetarako 67 milioiak gastu sozialetara bideratzea eskatu dute

  • Orain Ardura AHTren aurkako ekimen herritarrak deituta manifestazioa egin zen Iruñean joan den larunbat eguerdian. Nafarroako AHT proiektua gelditzea eskatu zuten eta aurten horretara bideratu beharreko dirua gastu sozialetara bideratzea.

Argazkia: Ahotsa.info

2020ko abenduaren 14an - 11:56
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Orain Ardurak salatu duenez, aurten Espainiako Gobernuko aurrekontuetatik 87 milioi euro joango dira Nafarroara eta horietatik 62 milioi AHTko lanetara. Manifestariek eskatu zuten, halaber, Europako funtsetatik datorren dirua ez dadila bideratu AHTra, agintariek aurreikusten duten moduan.

Bederatzi urte daramatzate Nafarroako AHTaren lanekin eta aurreikusita dauden 200 kilometroetatik hamabost bat besterik ez dira egin. Antolatzaileen arabera, 500 bat lagun egon ziren mobilizazioan, Espainiako Gobernu ordezkaritzaren arabera 200.

Ahotsa.info-ren ondorengo bideoan ikus daiteke mobilizazioaren amaiera.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude