Orain Ardura AHTren aurkako ekimen herritarrak deituta manifestazioa egin zen Iruñean joan den larunbat eguerdian. Nafarroako AHT proiektua gelditzea eskatu zuten eta aurten horretara bideratu beharreko dirua gastu sozialetara bideratzea.
Orain Ardurak salatu duenez, aurten Espainiako Gobernuko aurrekontuetatik 87 milioi euro joango dira Nafarroara eta horietatik 62 milioi AHTko lanetara. Manifestariek eskatu zuten, halaber, Europako funtsetatik datorren dirua ez dadila bideratu AHTra, agintariek aurreikusten duten moduan.
Bederatzi urte daramatzate Nafarroako AHTaren lanekin eta aurreikusita dauden 200 kilometroetatik hamabost bat besterik ez dira egin. Antolatzaileen arabera, 500 bat lagun egon ziren mobilizazioan, Espainiako Gobernu ordezkaritzaren arabera 200.
Ahotsa.info-ren ondorengo bideoan ikus daiteke mobilizazioaren amaiera.