Esan genezake zerbaitek huts egiten duela, gizarte honek nabarmena dena eta logikaz, etikaz eta justiziaz jadanik gauzatua beharko zena eskatuz segitzen baitu.Baina XXI. mendeko gure Nafarroa honetan, oraindik, egoera jasanezinak pairatzen jarraitzen dugu.
Haurrei barrea eraginez gozarazten dituzten pailazoak debekaturik, bizi osoa lanean eman duten gure nagusiak pentsio iraingarriekin prekarietatez bizitzera kondenaturik, emakumeak egunero prekarietatearen eta indarkeriaren mehatxupean beldurrez bizitzera kondenaturik, tabernako liskar huts batengatik gazte batzuk 10 urteko kartzela zigorrera kondenaturik.
Laburbilduz, halako egoera batean gaude, non erantzun gabeko eskaerak, bidegabekeriak eta eskubide urraketak gehiegizkoak diren. Baina, aldi berean, dagokiona eta etorkizun hobe bat eskatzeko kalera ateratzeko zalantzarik ez duen jendarte baten aurrean gaude. Eta horrelaxe eginen dugu, berriz ere, abenduaren 21ean Iruñean, gogorarazteko oraindik badaudela justiziak askatasunaz gabetu dituen pertsonak, eta Estatuak salbuespeneko espetxe politika aplikatzen segitzen duela, eta, gainera, oinarrizko eskubideak ukatzen segitzen duela, hala nola, beren etxekoengandik gertu egoteko eskubidea, osasunarena eta bizitzarena, indarreko legeak ahalbidetzen dituen bide normalei heltzekoa, jendartean bizitzera itzultzekoa… eskubide horiek guztiak urratzen segitzen dute oraindik. Baina, era berean, kalera aterako gara adierazteko egoera honek ez diola inori mesedea egiten, gorrotoak eta mendekuak gorroto eta oinaze gehiago besterik ez dutela ekartzen. Ez al du nahikoa sufritu, jada, gure herriak? Abenduaren 21ean mezu argi bat bidali nahi dugu gizarteak horrenbeste erreklamatzen duen elkarbizitzaren alde, gizarte horren gehiengoa enpatia ariketa bat egiteko prest baitago.
Halako egoera batean gaude, non erantzun gabeko eskaerak, bidegabekeriak eta eskubide urraketak gehiegizkoak diren. Baina, aldi berean, dagokiona eta etorkizun hobe bat eskatzeko kalera ateratzeko zalantzarik ez duen jendarte baten aurrean gaude
Arrazoi politikoak direla-eta gaur egun Nafarroan 37 preso dago. 941 pertsonak osatzen dute, zentsuaren arabera, 37 preso horien ingurune hurbila. Horiek guztiak, bere senide eta lagun presoei bisita egin behar dieten aldi oro, zigorturik daude bidaia bukaezinetan ehunka kilometro egitera eta beharturik “bizia eta ogasuna” arriskuan jartzera, sekula abiatu behar ez zituzten bidaietan, baldin eta legea eta sen ona nagusi izan balira. Errurik ez badute, zergatik familiak zigortu, mendekuagatik eta sufrimendu gehiago eragiteko nahiagatik ez bada. Hauxe da errealitate krudela ETAk azken ekintza armatua egin zueneko hamar urteren buruan eta urte eta erdi geroago desagertu zenetik; are gehiago, bertako nahiz nazioarteko hainbat eta hainbat instantziatatik arazo honi behin betiko irtenbidea emateko eta bake iraunkorra eraikitzeko premiazko beharra azpimarratzen ari denean, eta alde askotariko biktimen foro askok bide horretatik aurrera egiteko beharra eta disposizioa erakutsi dutenean.
Errealitate hau guztiz onartezina da Europa aurreratuenaren ongizate eta garapen maila duen Nafarroa honetan. Ematen du ez dugula ikasi nahi, ez gure iraganetik ez gure inguruan ikusten ditugun errealitateetatik. Gizarte hau heredatu genuena baino etorkizun hobea erreklamatzen ari da, bakean eta elkarbizitzan oinarrituriko etorkizuna heldu diren belaunaldiendako.
Asko gara horrela pentsatzen dugunok, oraingoan aukera ezin hobea ireki dela, eta ez dugula alferrik galdu behar; aukera berri bat, teorikoki irtenbideen aldeko indar korrelazioekin bai Madrilgo Gorteetan bai Nafarroako instituzio nagusietan. Eskarmentuak erakutsi digu irtenbideak ez direla sartzen leihoaren irekitze hutsarekin. Kaletik bultzatu behar zaie indartsu, lekua egiten bukatu dezaten. Horrexegatik da horren garrantzitsua 21ean zu Iruñean egotea, kaletik irtenbideei bultza egiteko, eta oraingoan inork leihoak itxi ez ditzan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]