Musikoterapia: musika bidez Alzheimer gaixoen oroimena lantzen

  • Alzheimerra edo oroimen gaixotasunak dituzten pertsonak musikoterapiarekin tratatzeak ondorio onuragarriak dakartzala erakusten dute hainbat ikerketek. Tratamendu farmakologikoarekin uztartuz, gaixotasunaren eboluzioa geldotzea posible dela diote musikoterapeutek.


2015eko abuztuaren 11n - 08:57
“Musika entzuteak segurtasuna eta identitatea ematen die gaixoei. Bizi, entzun eta dantzatu dutena oroitarazten die, memorian galduta zegoena ekarri”
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Patxi del Campo Musika, Arte eta Prozesuen Institutoko zuzendariak azpimarratu du musikoterapiak gaixoengan duen eragin positiboa: “Musika entzuteak segurtasuna eta identitatea ematen dizkie gaixoei. Bizi, entzun eta dantzatu dutena oroitarazten die, memorian galduta zegoena gogora ekarri”.

Musikoterapia prozesu irekia da. Altsasuko Josefina Arregi zentroko Raquel Guerrero musikoterapeutak adierazi duenez, pertsona bakoitzera egokitu behar da terapia mota hau, bere gaitasun eta mugen araberakoa izan behar du. Pertsonaren soinuen historia ezagutzea garrantzitsua da, bere bizitzan presentzia izan duten musika eta soinuak lantzea, alegia.

Informazio horrekin, espezialistek musikari dagokion garunaren zatia estimulatzea bilatzen dute, “oroimena aktibatzeko, motrizitatea lantzeko, abestu eta dantzatzeko”. Ingurukoekin harreman sozialak bultzatzea ere bada musikoterapiaren helburua: “Ez da berdina bakarrik abestea, edo norbait besarkatuta dantzatzea”, adierazi du del Campok.

Alzheimerra da dementzia mota ohikoena. Munduan 47,5 milioi pertsona inguruk sufritzen dute gaixotasuna, Munduko Osasun Erakundearen arabera. Espezialistek garbi dute musikoterapiaren helburua ez dela “sendatzea”, baizik eta tratamendu farmakologikotik harago terapia osoagoa eskaintzea, gaixoaren bizi kalitatea hobetzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!