LGTBI+ kolektiboari bideratutako sexu arreta eta juridikoa ematen duen Kattalingune elkartearentzat aurrekontua murriztu du Nafarroako Gobernuak: ia 38.000 euro gutxiago. Orain arteko zerbitzuaren "jarraikortasuna" etengo dela ohartarazi dute Kattalinguneko langileek eta LGTBI+ elkarteek. Murrizketaren ondorioz langileak kaleratu egingo dituztela uste dute.
Nafarroako Berdintasun Institutuaren baitan LGTBI+ kolektiboari bideratutako arreta eskaintzen du Kattalingunek. Astelehenean lanuztea egin dute, ordea, salatzeko hurrengo urterako gobernuak ia 38.000 euro gutxiago bideratuko dituela zerbitzura. Elkarteak Nafarroa osoan eskaintzen duen arretak kalitatea galduko duela ohartarazi dute, baita langileen baldintzak arriskuan jarri dituztela ere.
Iruñeko Parlamentuaren atarian, Kattalinguneko langileak, LAB sindikatuko ordezkariak eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen aldeko eragileek elkarretaratzea egin dute astelehenean, protestarako argudioak azaltzeko. Aurten arreta zerbitzuak izan duen aurrekontua ere datorren urterako motz geratuko litzateke haien ustez, inflazioa kontuan harturik; igoerarik ez, eta murriztu egin diete gainera 2023rako diru laguntza.
Azaroan izan zuten murrizketaren berri, Berdintasun Institutuak zerbitzuaren kontratuaren lizitazio publikoa zabaldu zuenean. Horretaz gain, langileen baldintzak okertzen ditu kontratuak: astean zortzi lanordu gehitu dizkie, eta lan karga handiagoa jarri.
Murrizketekin zerbitzuarekin kalitatea okertuko litzateke, eta lan baldintzak okertu
Kattalingunez gain, Dekumas, Despertrans, EHGAM, Safikak, Transkolore, Ilotaledo, Naizen, Lugatibe, 28J eta Kukuluak elkarteek ere sinatu dute lizitazioa bertan behera uzteko eskatzeko oharra. Nafarroako Gobernuak, hala ere, ezezkoa erantzun du, Berria-k jaso duenez. Sinatzaileek exijitu dute, halaber, langileak ez kaleratzeko. Izan ere, aurrekontu horrekin ez dute uste denak mantentzerik badenik.
Zortzi urteko jarduna Kattalingunek
Berdintasun Institutuak 2016an sortu zuen LGTBI+ kolektiboari begirako zerbitzu publikoa. Iruñeko, Tuterako, Irurtzungo, Tafallako eta Lizarrako egoitzetatik Nafarroa osorako doan ematen ditu ondorengo zerbitzuak: informazioa eta orientazioa, sexu arreta eta juridikoa, LGTBI+ eragileentzako arreta eta formakuntza.
Ipar Euskal Herrian tren geltokietako zazpi salmenta gune ixteko asmoa dagoela salatu dute CGT, Sud Rail eta Unsa sindikatuek. Itxierak lau lanposturen galera ekarriko luke, eta baita zerbitzuaren irisgarritasuna zailtzea eta geltokien "deshumanizatzea" ere,... [+]
Espainiako Gizarte Segurantzako ministro José Luis Escrivák pentsio publikoen sistema berriz aldatzeko proposamena egin du: pentsioak kalkulatzeko epea kotizaturiko azken 25 urteak izan beharrean, azken 30ak izatea nahi du, baina horietatik 28 aukeratu ahal izan... [+]
Osakidetzak sei medikuren kontratuak eten dituela eta plantilla orokorraren lan baldintzak prekarizatu dituela salatu dute Galdakao-Usansoloko larrialdietako ospitalean lan egiten duten profesionalek. EAEko larrialdietan paziente gehien artatzen dituen zerbitzuetako bat da... [+]
Gutxienez datozen lau hilabeteetan gizarte-larrialdietarako laguntzak tramitatzeko aukera kendu dute Barakaldoko gizarte zerbitzuetan. Hala salatu du Berri Otxoak elkarteak. Barakaldon, familien %10,1 pobrezia egoera larrian dagoela gogorarazi du elkarteak.
Nafarroako Osasun plataformak salatu du Osasun aurrekontuetan gabeziak daudela, eta pribatizatzeko joera daukala Nafarroako Gobernuak.