Murgiltzearen alde elkarretaratu dira Donapaleun, hezkuntza komunitatearen deiari jarraiki

  • Olivier Dugrip Bordeleko Akademiako errektoreak eta Pierre Barriere Pirinio Atlantikoko Akademia ikuskariak, besteak beste, hartu dute parte hezkuntzari buruzko jardunaldietan. Donapaleun asteazkenean egindako saioan, baina, hizkuntza esparruko hainbat eragile manifestatu dira, murgiltzearen aldeko politikak eskatzeko.

Bertaratutako jendea haien aldarriekin. Argazkia: @EuskalIrratiak

Bilkura hasi baina ordu batzuk lehenago, jendea hurbiltzen hasia zen jardunaldiak egin behar zituzten lekura; hasi baino ordubete lehenago, jendarmeak bertaratutako lagun batzuk identifikatu zituen jada. Jardunaldiak hastean, guraso, ikasle zein irakasleak antzokian sartu ziren haien pankarta eta aldarrikapenekin. Oihu eta eskakizunak bota ondoren, gelatik joan ziren protestan zebiltzanak, baina lehenago Alain Sanzek, Departamenduko auzapezen elkarteko presidenteak, isiltzeko eskatu zuen “ez gara autistak” esanaz, eta horrek bertaratuak gehiago samindu zituen.

Kasu honetan, Ipar Euskal Herriko Elkargoko hiru eskola ereduek elkarrekin egin dute protesta, ikastoletako, eskola publikoetako eta eskola kristauetako lagunak bilduz. Denak daude murgiltzearen alde, eta bidegabekeria iruditzen zaie elkargoko hezkuntzan euskarak duen egoera subordinatua.

Eskakizun transbertsala

Seaskak, bere aldetik, datorren ikasturterako 30 irakasle eskatzen ditu oraindik. Ministeritzak bost eskaini zituen, baina ekainaren 7an eginiko mobilizazioen ostean beste instituzioek beste bost bermatzea lortu zuten. Eskola publiko eta kristauetakoak, bestalde, haserre daude Frantziako Gobernuak ez duelako baimenik eman euskararen murgiltze-esperimentazioak beste hiru eskoletan burutzeko. Horrez gain, Lizeoetan egingo den erreformak euskarazko irakaskuntzak duen balioa galtzea ekar dezake.

Euskarak Ipar Euskal Herrian izan behar duen garrantziak lubakia irekia du oraindik, hizkuntza gutxitu baten murgiltzearen aldeko ekintzaileek Frantziako Estatuaren immobilismoa baitute aurrean. Horren adibide, Euskal Irratietan Olivier Dugripek esandakoa: beste gauza batzuen artean adierazi du Estatuak jada indar handia egin duela, Seaskaren eskakizuna handiegia dela, eta kezkatzekorik ez dagoela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Euskaldunen Harrotze Astea deitu du EHEk apirilaren 22tik 28ra

Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.


Eguneraketa berriak daude