Dimititu egin du Haitiko lehen ministroak austeritate neurrien aurkako protesten ondorioz

  • Jack Guy Lafontant Haitiko lehen ministroak dimititu egin du Nazioarteko Diru Funtsak behartutako austeritate neurriek protesta handiak eragin ostean herrialdean. Zehazki, gasolinaren prezioa igotzen saiatu ziren joan den astean, eta honek haserre handia eragin zuen.

Protestak zabaldu dira Haiti osoan.

2018ko uztailaren 17an - 09:08
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Iraultza baketsuan lehen pausoa da hau, iraultza politikoa, Haitiko sistema politikoa botatzeko eta justiziaren aurrera eramateko hainbat elementu, herrialdea oztopatzeagatik legeak eta konstituzioa tribializatuz", adierazi du protestetan parte hartzen ari den Abel Descoline abokatuak, Democracy Now hedabideak jaso duenez.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.