Mundu berri bat eraiki beharko dugu

  • Maiatzaren lehena egun garrantzitsua izan da langileontzat pauso berriak emateko, garrantzitsuago ekimenean geldialdira eta eskubideetan atzeraldira behartu gaituzten garaiotan. Etenak, aurrez gure artean genituen krisiak bizkortu eta azaleratu egin baititu. Orain krisi horiei erantzuteko pausoak alde batera edo bestera emango ditugun da galdera. Ez dago erdibiderik, etorkizuna ez baita iraganaren berdina izango. Pausoen norabidean ordea eragin dezakegu kolektiboki.

Artikulu hau CC lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko apirilaren 30an - 16:16
Argazkia: Olatukoop.eus

Gizakiak gelditu gara. Baina munduak biraka jarraitu du. Guri baimenik eskatu gabe. Ahaztuta genuela zirudien arren, natura ez baita gurea, gu geu gara naturaren parte. Etorkizuna denontzat izango bada, naturarekin berradiskidetu behar dugu. Bere mugak gure eginez. Bizirauteko etengabe hazi behar duen sistema ekonomikoa, ez baita bateragarria mugatutako planetarekin.

Ekonomia berrantolatzea tokatzen da orain. Edo hobeto esanda ekonomia bizitzarako antolatzea. Oinarrizko beharrak asetzeko, gure eredu produktiboa eraldatu behar dugu ekologikoki jasangarriak eta sozialki baliagarriak diren produktu eta zerbitzuak sor ditzan. Sortutako aberastasuna zuzen banatzeko, banaketa politikak eta birbanaketa bultzatu behar ditugu. “Bakoitzak bere ahalmenaren arabera, bakoitzari bere beharren arabera” proposamen eraldatzailea oinarri izango duen eredu ekonomikoa behar dugu.

"Ekonomia berrantolatzea tokatzen da orain. Edo hobeto esanda ekonomia bizitzarako antolatzea"

Eta nork ordainduko du krisi honen faktura?, galdetuko du baten batek. Ez behintzat 2008ko krisiaren kostua gure gain hartu genuen langileok. Gehien dutenei gehiago eskatuz egin behar diogu aurre krisiari. Aberatsei, bankuei eta enpresa handiei zergak igoz eta zerga iruzurra zailtzeko kontrolak handituz. Pandemiaren osteko mobilizazio zikloa norabide horretan kokatu behar dugu, aurrez baliagarriak izan diren erantzun antolaturako espazio kolektiboak indartuz.

Koronabirusaren osteko ekonomia berrabiarazteko, sektore publikoa, ekonomia sozial eraldatzailea eta herri ekonomiaren arteko itun zabala ezinbestekoa da, lurraldetutako ekonomia sareak eraikitzen hasteko. Gure eredu sozioekonomikoa, denon bizitzak posible egin ditzan antolatzen hasteko. Bide horretan, eskualdeka, estrategiak adostu eta planifikaziorako mahaiak sortzea proposatzen dugu. Euren artean sare gisa koordinatuko diren mahaiak. Horretarako tresna kooperatiboetan sakondu eta berriak sortu beharko ditugu, burujabetzak modu sistemikoan garatuz, herri ikuspegiz.

Elkarren arteko beharra inoiz baino handiagoa da. Hori aintzat hartuta sortu genuen Olatukoopen, Krisiari Erantzuteko Elkartasun Mahaia. Sareko enpresa komunitarioen egoeraren diagnostikoa egin, informazioa gardentasunez partekatu eta zailtasunei aurre egiteko tresna kolektiboak sortzeko. Hala nola, likidezia arazoei aurre egiteko funts mankomunatua. Interkooperazio eta mutualismo tresna gehiago ere sortu beharko ditugu, agerian geratu dira beharrak, eta tresnak sortu eta indartzeko garaia da.

"likidezia arazoei aurre egiteko funts mankomunatua. Interkooperazio eta mutualismo tresna gehiago ere sortu beharko ditugu"

Herrikide eta langileak zaintzeko gai ez den jendarteak ez du etorkizunik. Eta lehendik gure artean zegoen zaintzen krisia (emakumeek eta sektore prekarizatuek pairatzen zutena bereziki) agendaren lehen lerroan kokatu da. Merkatuek krisiari erantzuteko ezintasunaren aurrean, irtenbidea publikoa, kooperatiboa eta komunitarioa beharko du izan, familien (eta beraz bertan ematen diren botere harremanen) gain soilik erori ez dadin beste behin ere. Eta horretarako praktika berriak eguneroko bihurtzea dagokigu, zaintza sareak iraunkor egitea. Bide horretan ekarpena egin asmoz argitaratu dugu Zaintza Dekalogoa.

Mundu berri bat eraikitzea tokatu zaigu, denoi. Ekonomia Sozial Eraldatzaileko enpresa komunitario eta langile burujabeak prest gaude etorkizunari heltzeko. Etorkizuna guztiontzat izan dadin, ekonomia bizitzarako antolatzen jarraitzeko. Planetaren mugak aintzat hartuz eta proiektuen bizigarritasuna erdigunean kokatuz. Bakoitzaren onena emateko garaia da. Orain arte gehien sufritu dutenei, etorkizun duin bat eskaintzekoa. Krisi honetan guztion bizitzen alde lan egin dutenei eskertzekoa. Bidea urratzekoa. Bizitza bizigarriak denontzat posible egitekoa. Etxean gaude, baina ez geldirik eta pausoak ematen jarraituko dugu. Atzera ez egiteko modu bakarra, aurrera egitea delako.

Gora langileon elkartasuna!

Gora Maiatzaren Lehena!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia eraldatzailea
Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2023-11-08 | ARGIA
Aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzen hasi da ARGIA liburuen eta aldizkariaren ekoizpenean

Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu... [+]


Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


Udalgintza eta herrigintza eraldatzailea: Euskal Herriko ekimen burujabeak saretzeko jardunaldiak Hernanin

Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]


Eguneraketa berriak daude