Euskarabildua jardunaldiak izan dira gaur Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Ametzagaiñak, Argiak eta Iametzak antolatutako bigarren edizio honetan “Ikusi eta entzun: multimedia produkzioaren gako komunikatibo eta teknologikoak” izenburupean aritu dira.
Mélanie Bourdaa, Laboratoire Micako kideak, transmediari buruz eskaini du hitzaldia. Transmedia zer den, eta batik bat, adibideak azaltzen aritu da. Fikziozko istorio bat sortu eta hori (moldaketa guztiekin) hainbat plataformetara nola egokitzen den esplikatu du. “Star Wars”-en adibidea eskaini du besteak beste. Hiru filma dira ardatza, baina horren ondoren heldu ziren 150 bideo joko, 200 argitalpen (komikiak, liburuak…) eta animazio serieak. Unibertso transmediaren nahia jarraitzaileak erakartzea da, eta horretarako hainbat plataformetan “fan”ak harrapatzeko bideak jartzen dituzte. Plataforma bakoitzean mota bateko edo besteko informazioa bilatzeko eta aurkitzeko aukera izango dute eta istorioan murgilduko dira.
Arantza del Pozo Viomtecheko langileak euskarazko ikus-entzunezkoen edukien azpititulaketa automatikoaz hitz egin du. Eskuz azpititulatzea nekeza da eta horren adibidea erakutsi du: ordubeteko edukia azpititulatzeko hamar ordu behar izatea gerta liteke. Bada, sistema automatikoaren bidez, hamar orduko lana bost ordura murriztu daiteke. Del Pozok Savas proiektua azaldu du eta adibideen bidez erakutsi du nola euskarazko audioak euskarazko azpititulu bihurtzen diren. Teknika hobetze bidean dira, eta zeharo garatuko balute, esate baterako audioa idatzira eskuz pasatzearen lan nekeza ezabatuko luke.
Igor Garcia ikerketa enpresa bereko kideak ikuspegi orokorragoa eman du. Ikus-entzunezko teknologien bilakaerari esker, eta batik bat konbergentziari esker, erabiltzaile abanikoa nola zabaldu den azaldu du Garciak. Hala, erabiltzaile arruntak eskura ditu iraultza digitalak garatutako euskarriak. Aldaketak ondorio txarra ere izan du. Hainbat enpresa ari da asmatzen panorama berrira egokitzen eta beste batzuk berriz, garai bateko ekoizpen ereduetan geratu dira. Dena dela, Garciaren ustez, negozio ereduak nondik nora joko duen asmatzea eta zehaztea zaila da. Geroak esango du.
Nora Barroso EHUko irakasleak adiUp proiektua esplikatu du. Info7 irratiaren albistegietan audio informazio semantikoaren kudeaketa eleaniztasuna burutzen duen sistema da adiUp. Teknologia honen bidez, Info7ko audioetan bilaketak egiteko aukera dago.
Pablo Iglesias La Tuerka.net proiektuko kideak sare sozialen potentzialitateaz hitz egin du. Ideologia ekoizteaz familia, zinea, Eliza, telebista… arduratu badira historian zehar, gaur egun sare sozialak badira ideologia egiteko, garatzeko eta ekoizteko espazioa. La Tuerka telebistako tertulia saio moduan hasi zen duela urte batzuk, baina gaur egun sare sozialetan du presentzia handia. Iglesiasek berak esan duenez, sare sozialengatik ez bazen zabalkundea ez zen horrenbestekoa izango.
Carles Solà Plataforma per la llengua elkarte katalaneko kideak gobernuz kanpoko erakundearen nondik norakoak kontatu ditu. Internet munduan motel xamar zebilen elkartearen presentzia indartzeko ahalegina egin dute azken bi-hiru urteetan. Webgunea hiru urtean 5.000 jarraitzaile izatetik 20.000 izatera igaro da. Twitter eta facebook asko erabiltzen dituzte eta teknologia berrietan indar handiagoa hartu izanagatik gazteak erakartzea lortu dute.
Tim Berners Lee-k, internet denok erabiltzeko gai bilakatu zuenak, liburu berria idatzi du: This is for everyone (Hau denontzako da). Bere lanaren inguruko memoria bat da. Gaur egun, internetez edukiak zabaldu daitezke Berners jaunak sorturiko WWW (World Wide Web) teknologiari... [+]
Euskarabildua topaketa teknologikoaren aurtengo goiburua hau da: Nork gobernatzen du Internet? Galdera horri erantzuteko prestatu dute egitaraua, eta datorren azaroaren 4an izango da hitzordua, Donostiako San Telmo museoan.
Joan den astean iragarri zuen Elon Musk oligarkak Wikipediari aurre egingo zion proiektua: Grokipedia. Bere adimen artifizialeko (AA) Grok zerbitzuaren bidez elikatuko omen den entziklopedia benetakoa eta ez-wokea, ildo ideologikoki zuzenekoa. Jada ireki du webgune bat,... [+]
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko... [+]
Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]
ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.