2024ko ekainaren 17an - 13:57
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nekez idazten dut. Ez. Nekatuta. Nekatutak? Ixo, Antton! Ez nazazu nahastu, nahikoa izaten gara ni eta nire burua, orain, zuk zalantza gehiago sortzeko. Horregatik, horregatik?, ez al da agian izango? Bai. Agian, nekez eta nekatuta. Nekez idazten dut nekatuta nagoelako, edo, nekatuta nagoelako da nekeza?

Nekez zein nekatuta, ondorioa bera da. Nola idazten da eta zer esan nahi dut? Norentzat? Ah! Eta zertarako? Helburua, ahaztu gabe xedea, helbururik gabe ez dago lortzerik eta. Egoera batean oinarrituz xedeak eskatzen duenari heldu behar diogu. Ez du edozein bidek balio, KKren bideak soilik, Koherentzia eta Kohesioa. Zuri, ume-gazte, ume-heldu edota gazte-heldu zaren 16 urteko ikasleari, mundua ulertzea eskatzen dizute. Kohesionatu gabeko bizi honetan koherentzia lortzea jomuga bada, jai daukazu, daukat, daukagu. Auskalo, lan nekeza, soilik, nekatuta amaitzeko.

Barkamena eskatzea besterik ez daukat. Barka iezadazu ikasle maitea. DIEZADAZU! Ez zen agindua, ez nuen agindu nahi, gidatzea zen nire asmoa. Hala ere, “egin hau eta gero bestea”, agintzen, esaten, nire esanetara jartzen. Egin ezean, errieta, erraz, errieta egitea erraza da. Errieta, ‘D’ horrek nabarmentzen duen muga gainditzeko. Nola egin behar duzu nik ez dakidanean?

Galduta ibili naiz, ez gidari ez agintari, irakaslea izan banaiz pozik. Barreak bai, urtean zehar ondo eta gustura, aldiz, nota ematean negarrik egon ez arren, isiltasuna nagusi. Mingarria den momentu horretan ere mugak banandu gaitu. Ni irakasle eta zu ikasle. Ni jakintsua, oro jakintsua, jakin nuen ez zenuela gainditu behar baina hor egon nahi nuen, laguntza emateko besterik ez. Beranduegi. Badakit laguntzak arinago izan behar zuela, baina ez nituen zure mugak ezagutzen. Nik ere zuzentasuna zaindu beharra daukat. Ezagutzen? Ez da aditzaren erabilera egokiena. Antzematen? Ezberdintzen? Ez dakit.

“Nekatutak” idaztea nahikoa al da ez gainditzeko? Zenbat aldiz? Non daude mugak? Ez dakit. Mugak lausoak dira eta lausotasun horretan nire ikarak xahutzen dira gaur, bihar eta etzi

Ikasle eta irakasle izatearen arteko dikotomian murgilduta egon naiz, nago, eta seguruenik, egongo naiz. Irakasten ikasten ari den irakasle bat bainaiz. Dudekin zulotua eta laguntzaz josia, lankideen laguntza ezinbestekoa baina akaso ez nahikoa. Mugetaraino lagundu naute, beraien mugetaraino eta ez nire mugetaraino. Amildegi horretan ni naiz erruduna, ez ikaslea ez lankideak, ni. Josketa inperfektua, orbana noiz zabalduko zain, nire ezjakintasuna noiz sumatuko duzun beldurrez.

Denborak ezjakintasun hori mugatzen duelakoan mugatzen dut irakaste-ikaste prozesua. Hona, hona arte, ez, honaino. Gehiago egin ahal dela esan duzu. Txarto. Egin daiteke noski, hala ere, aberastasuna falta zaizu: "Gehiago egin daitekeela diozue". Hori pentsatzen duzue, esateko nahia daukazue. Nik ez, guztia emanda laga dut dena. Ziur? "Bai" esan beharra daukat, irakasle oro jakintsua izan behar dut, ez nauzue onartuko bestela. Berriz, badaezpada. Ziur? "BAI", akaso, "bai", ziurtasun askorik gabe, hala ere, ziur nago "EZ!" esateko nahia, ez, nahia ez, are gehiago da, beharra daukadala. Hori da. Ez dakit ezer eta baietz esan behar.

Nire mugak ezagutu ditut. Zoritxarrez, zuretzako beranduegi ezer onerako. Ikaslearen rola hartzea besterik ez daukat. Ikasi beharra daukat, hobe esanda, ikasten jarraitu beharra. Asko ikasi dut zuri esker, eta hori, ez dakizu, ez dakit dakizun, baina, mila esker! Nola irakatsi eta zer irakatsi, zer bai, agian, nola ez, ez oso ondo. Hortaz, lankideen ezjakintasun jakintasun horretara berriz joko dut. Hala ere, barruan daukadan beldur bat izango dut beti eta hor ez daukazu errurik eta tamalez, ezta konponbiderik ere. Gainditzea ez dago nire esku, zure esku baizik. Behartuta nago hori esatera, baina aztertzailearen arabera 13, 14 edota gainditutzat emango dute zure lana. Zerk mugatzen du erabaki hori? “Nekatutak” idaztea nahikoa al da ez gainditzeko? Zenbat aldiz? Non daude mugak? Ez dakit. Mugak lausoak dira eta lausotasun horretan nire ikarak xahutzen dira gaur, bihar eta etzi.

Iñaki Moriones Madariaga

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


Eguneraketa berriak daude