Igandean, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko muga gurutzatzen saiatu zen gazte bat hil zen Bidasoan. Apiriletik zendu den hirugarrena da. Astelehenean, elkarretaratzea egin dute Irunen gertatuta salatu eta Europako migrazio politikak aldatzea eskatzeko.
Igandean Hendaiaren eta Irunen arteko muga zeharkatzeko asmotan Bidasoa ibaian itota hil zen gaztearen heriotza salatu dute astelehenean Irunen. San Juan plazan egindako elkarretaratzean, ehunka pertsona bildu dira, Irungo Harrera Sareak deituta. Migrazio politikek eragiten duten “drama humanoa” ekiditeko, araubidea aldatu eta erantzukizunak hartzeko eskatu diete erakundeei.
Azken biktimari buruzko datu ofizialik ez badago ere, Naiz hedabideak hildakoa Abdoulaye izeneko gazte bat dela azaldu du, 20 urte baino gutxiagokoa eta Ginea Konakrykoa. Hiru hilabetetan, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko mugan hil den hirugarren pertsona da: apirilean, Eritreako gazte batek bere buruaz beste egin zuen bertan; maiatzean, Boli Kostako gizonezko bat zendu zen itota.
Kasuen gorakadaren harira, Irungo Udalak alderdi politiko guztien babesa jaso duen deklarazio instituzional bat kaleratu du, Europako migrazio politikek duten gabezia azpimarratuz. Idazkian jaso dutenez, araubide hori da “pertsona batzuk bizia arriskuan jarri eta, zoritxarrez, galtzera bultzatzen dituena”. Irungo Harrera Sarea bat etorri da horrekin. Kontinenteko kontrol politikak “arrazistak” direla adierazi du: “Europako Batasunari eta Frantziari gutxi axola zaizkie migratzaile eta iheslariak”.
Mugako herrietako bi alkateek ere politikak aldatzeko beharra azpimarratu dute. Kotte Ezenarro Hendaiako auzapezak “Europaren erantzukizuna” nabarmendu du. José Antonio Santano Irungo alkateak, berriz, estatuen arteko “koordinazioa” beste modu batera garatu behar dela adierazi du. Bereziki Espainia eta Frantziaren arteko lankidetzari egin dio erreferentzia, Irunen bizi izan dituzten kasuak ekiditeko asmoz.
Euskal Herriak migratzaileen harreran bete behar duen papera ekarri du auzitara Harrera Sareak. Euskal erakunde publikoek pertsona horiek babesteko baliabideak martxan jarri behar dituztela azaldu du, eta migratzaileei laguntzeko “erreferente positibo bat” izan behar direla. Halere, elkarteko kide den Jon Arangurenek erakundeek dituzten gabeziak azpimarratu ditu. Irunen kasuan, migratzaile asko harrera zentrotik kanpo gelditzen direla esan du Arangurenek, Berria hedabideak jaso duenez. Nahiz eta lekua egon, “ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako, kalean uzten dituzte, eta horrek ere laguntzen du haien desesperazioa handitzen”.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]
Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan.
Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.