MTVren sarietan euskarak toki “duina eta aproposa” izan behar duela gogorarazi du Euskaltzaindiak

  • Euskaltzaindiak gutunak bidali dizkie Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusiari, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuari eta Bizkaiko Euskara eta Kultura Foru diputatuari.


2018ko urtarrilaren 24an - 11:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bizkaian egitekoak diren zenbait ekitaldi jendetsu aipatu ditu euskararen akademiak gutun horietan, hala nola, Bilbao Exhibition Center-en antolatuko den MTV Europe Music Awards eta Bilbon jokatuko diren Europako errugbiko Challenge eta Champions txapelketako finalak.

Euskaltzaindiak arduradun horiei guztiei gogorarazi die toki "duina eta aproposa" izan behar duela gure hizkuntzak aurten antolatuko diren ekitaldietan, "gutxienez, gainerako hizkuntzen parekoa" izan behar duena.


Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.