MTVk casting bidez aukeratuko du nor egongo den BECeko ekitaldiko lehen lerroan

  • Ostiral honetan hasi eta igandera bitarte, MTVk castingak antolatu ditu Barakaldoko BECen "Bizkaiko eta Espainia osoko musikaren fan-ik gogotsuenak" aukeratzeko. Diru publikoz lagundutako azaroaren 4ko sari banaketaren lehen lerroan zein egongo den, MTVren epai-mahai batek aukeratuko du.


2018ko urriaren 26an - 08:52
2014ko EMA sari banaketaren sarrera.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

16 urtetik gorako 2.500 lagun casting bidez aukeratuko ditu MTVk osatutako epai-mahai batek. Eszenatokitik gertuen dauden lekuan jarriko dituzte hautatuak, kateak berak azpimarratu duenez “telebistan agertzeko aukera gehien izango duen jendea” izango dela. Epai-mahaia osatuko dute "MTVren adituek eta Jonan Wiergo y Raquel Reitx influencer espainiarrek".

Aukeratua izateko ondokoa eskatuko du AEBetako multinazionalak: "60 segundotan zure abesti gogokoena aukeratu eta oihukatu, animatu edota erritmoa jarraitzea". Horrez gain baloratuko dute dantza-koreografia bat sortzea edo norberaren artistarik gogokoenaren antzera jantzita joatea.


Piztu Bilbo MTV itzali kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.