“Turistifikazioa” eta espazio publikoaren “merkantilizazioa” salatzeko ekintzak burutu ditu Piztu Bilbok

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko martxoaren 26an - 08:31
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Piztu Bilbo mugimenduak "turistifikazioa, gentrifikazioa eta espazio publikoaren merkantilizazioa" salatzen dihardu eta, horren harira, beste bi ekintza egin berri ditu. Batetik, 'Basque Tour, Agencia Vasca de Turismo' enpresa izan dute helburu, zeinaren jardunari "langileria prekarietatera kondenatzen duen lan eredua" sustatzea egotzi dioten; bestetik, espazio publikora bideratu dituzte haien aldarriak, Areatza sinbolikoki prezintatuz, "Udala hiriko espazio publikoan inposatzen ari den erabilera motak salatzeko". Era berean, instituzioak ekintza pribatuak lehenesten dituela salatu dute, izaera herrikoidun ekimenen kalterako.

Ekintzak "kapitalaren eta burgesiaren metropoliaren aurkako" kanpaina aurkezpenaren atarian gauzatu dituzte. Piztu Bilbok larunbaterako -martxoak 30- antolatu du agerpena, kalejira eran. 20:30ean emango diote hasiera Unamuno Plazatik. Bestalde, asteartean dinamika berri bat aurkeztuko dute San Mameseko zelaigunearen aurrean (Luis Briñas eta Licenciado Poza gurutzatzen diren lekuan), arratsaldeko 18:00etan, 2020an Bilbon ospatuko den Eurokopa gaitzesteko.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Turismo masiboa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 7
Barra warroak
Sex on the beach

2026ko martxoaren 11
Makillajea

2025eko irailaren 17
Gurutzatuta

2025eko ekainaren 4
Gora beti

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.