“Salbuespen egoera gobernu paradigma nagusi bezala aurkezteko tendentzia gero eta ugariagoa da politika garaikidean”. (G. Agamben)
Azken ofentsiba inperialista globalak, hau da balizko “terrorismoaren aurkako borrokak”, zerbait erakutsi baldin badigu, salbuespen egoera normaltasuna gobernatzeko teknologia bihurtu dela izan da. Salbuespen egoeran hartutako neurri orok normaltasunean bere arrastoa uzten du: terrorismo globalaren aurkako borrokan gobernuek hartutako salbuespenezko neurriak herrialdeen legedi “arruntetan” geratu dira. Beste modu batera esanda, salbuespena arau bilakatu da.
Salbuespenaren izenean egunero larrialdi neurriak hartzen ari diren honetan, aipatutako hau kontuan hartzea beharrezkoa da. Duela bi astera arte ukiezinak iruditzen zitzaizkigun eskubideak deuseztatzen ari dira; eta ez greba edota borrokaren bitartez kolektiboki irabazitako langileon eskubideak soilik, norbanakoen eskubideak (liberalak) ere.
Honen adibide guztien artean, aipagarria da duela egun batzuk, gailu teknologikoen geolokalizazioaren bidez, pertsonen mugimenduen kontrola legeztatzeko onartu den araua. Txinako kasuari erreparatuz, argi geratu da subiranotasunaren (eta mugimenduen kontrolaren) areagotzea ez datzala hainbeste mugak ixtean –EBeko Estatuen lehen saiakera narrasek erakutsi nahi izan zuten bezala– ; datuen administrazioaren eta sare digitalen bitartez pertsonon mugimenduak kontrolatu eta zelatzean baizik.
"Edo 2019 bukaeran bazekiten jada osasun larrialdia zetorrela, edota larrialdiaz baliatzen ari dira aspaldi aztertzen ari ziren gobernu teknika berriak bultzatzeko"
Birusak kutsatua dagoen eta kutsatu posible ororen arteko kontaktuak kontrolatzeko neurri bezala saldu digute arau hau. Zentzu honetan, “neurri” hau hartzeko, duela zenbait hilabete telefono konpainiek haien balizko froga pilotorako erabili zuten metodo berbera erabili izana nahiko bitxia suertatzen da. Gogoan al duzue 2019ko azaroa eta abendua artean sei egunez martxan jarri zuten “ikerketa estatistikoa”, zeinaren bigarren fasea 2020ko udarako aurreikusia zegoen?
Beraz, bietako bat: edo 2019 bukaeran bazekiten jada osasun larrialdia zetorrela, edota larrialdiaz baliatzen ari dira aspaldi aztertzen ari ziren gobernu teknika berriak bultzatzeko; hau da, larrialdiaren eta salbuespenaren erabilpen politikoa egiten ari da. Salbuespen egoera ez baita sekula neutrala, beti da politikoa.
Honengatik guztiagatik gure buruari zera galdetzen diogu (gaizki-pentsatuak dei gaitzaue): Zer gertatuko da osasun larrialdiaren ostean? Teknologia hau erabiltzeari utzi eta merkataritza ikerketetarako lanabes (jada guztiz tamalgarria dena) huts bilakatuko da berriro? Ala –“larrialdiaren aurka hain ondo funtzionatu” izanaren aitzakiaz– honen erabilera normalizatu eta, –era legalean eta transparentziaren izenean– pertsonen arteko mugimendu eta topaketak kontrolatzeko hedatuko da?
Eta –kritikari aurreratzeko aburuz– utz ditzagun “badauzkate jada gure datu guztiak” bezalako erredukzionismoak alde batera. Ezberdina da datuak (teknikoki) biltzea edo, jendartea gobernatzeko, hauei erabilera (politiko) bat ematea. Bi erabilera aldaera hauek guztiz baztergarriak izan arren, datuak pilatu eta merkatu ikerketak egiteko baliatzea (hau da, kontsumo gizartea sustatuz), edota, besteak beste, manifestazio batera nor joan den erregistratu edo prozesu judizial batean froga bezala erabiltzea (hau da, jada hiper-sekurizatuta dagoen gizarte honen kontrol eta jagoletza gailuak ugarituz) guztiz ezberdina da.
"Ezberdina da datuak (teknikoki) biltzea edo, jendartea gobernatzeko, hauei erabilera (politiko) bat ematea"
Modu berean, langileen eskubideen arloan zein espazioen eta bizitza sozialaren militarizazioan ematen ari diren funtsezko aldaketei buruz galde geniezaioke gure buruari. Behin krisi hau pasata, enpresei ERTE/ERE-ak “azkartzea” ahalbidetzen dien araua ezabatuko da, edota enpresariek, “krisiaren kolpeaz errekuperatu behar izanaren” aitzakia baliatuz langileen eskubideak urratzen jarraitu ahalko dute?; ejertzitoari ordena publikoaren eskumenak (hau da errepresiorako baimena) kenduko zaio, edota emergentzia oro militarizatzen hasiko dira, hondamendi naturaletatik protesta sozialetara (Europako beste herrialde batzuetan jada gertatzer ari den bezala) doan gertakizun orori erantzuteko ejertzitoa erabiliz? Espazio publikoaz modu herrikoi eta kolektiboan berriz ere gozatzea posible izango da, edota azken urteotan jada hasitako espazioaren eta auzoen merkantilizazio, pribatizazio eta militarizazio joera sakonduko da?
Zalantza eta hausnarketa guzti hauek, geure buruari zera galdetzera garamatzate: Zer izango dugu zain salbuespen egoeraren ostean? Zein izango da biharko “normaltasuna”? Salbuespen egoera eta normaltasuna etengabeko erlazio dialektikoan dauden mundu honetan, salbuespenak araua baieztatzeaz haratago, hau ernaldu eta preskribatu egiten duela esan genezake. Beste era batera esanda: salbuespena ez da sekula normaltasunera itzultzen, bere normaltasun propioa produzitzen du.
Borroka dezagun krisiaren eta normaltasunaren aurka: ez gaitezen itzuli lehengo normaltasunera, ez gaitezen biharko normaltasunera abiatu. Apur dezagun salbuespen-normaltasun dialektika, krisia iraultza bihur dezagun.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko... [+]
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]