Beste Bilbo bat eraikitzen jarraitzeko prest agertu da Piztu Bilbo Itzali MTV

  • MTV Music Week Bizkaia eta MTV EMA tarteko, aurreko astean egitarau oparoa eraman du aurrera eragileak, beste Bilbo bat aldarrikatuz. Makro-ekimenaren bueltako zurrunbiloa igarota, hitza hartu eta beste Bilbo bat eraikiz jarraituko dutela adierazi dute.

Piztu Bilbo Itzali MTVk deitutako manifestazioa (Argazkia: Ecuador Etxea)

2018ko azaroaren 06an - 10:32

MTVaren fokuak itzali diren honetan Bilbo normaltasunera itzuli dela eta “biztanleriaren esplotazioak, indibidualismoak eta miseria existentzialak” berriz ageriko egin direla adierazi du eragileak. Itzulingurururik barik, argi mintzatu dira: “MTVak alde egin du eta guk ekimen honen ondorioak ordaindu beharko ditugu”.

Errepresioa jasan izana salatu dute, auzoen militarizazioa pairatzeaz gain burutu dituzten mobilizazioetan identifikazio eta atxiloketei aurre egin behar izan baitiete. Jakinarazi dutenez, identifikazioen kasuan poliziak “isun eta ondorio judizial lazgarriekin” mehatxu egin die, eta atxilotua izan den pertsonari autoritatearen aurkako atentatua egotzi diote. Jakinarazi dutenaren arabera, azken honi epaiketa azkarra egin nahi izan diote azaroaren 5eko astelehenean, baina epaiketaren epea atzeratzea lortu dute, “hainbesteko lastertasun honek bere defentsa eskubidea urratu” egiten duelako. Jasandako errepresio honek bultzatuta, “herri honetan bizi behar izan dugun enegarren muntaia polizial honen aurkako mobilizazioak” egitea aurreikusi dute.

Poliziaren presentziak eta honek eragindako errepresioaren gainetik, baina, hiriko kaleak “borroka eta elkartasunez” bete izanagatik pozik agertu dira. “Auzoetatik eta hiria bizi duten subjektu desjabetu eta mendekoek eraikitako beste hiri/ lurralde/ bizi eredu bat posible dela” ageriko egin da, antolatzaileen arabera. Hala bada, eskerrak eman dizkiete mobilizazioetan parte hartu duten pertsona eta kolektiboei.

MTVa igaro den honetan, eragilea ez da martxan jarraitzeko arrazoirik barik geratu: “MTVa joan egin da, baina guk hemen jarraitzen dugu. Eta hemen jarraituko dugu. Erakusleiho-hiri honen aurka, eta honetatik haratago, beste Bilbo bat eraikiz”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Piztu Bilbo MTV itzali
Etxebizitzaren arazoa politizatzea, auzo elkartasuna antolatzea. Etxebizitzari, auzodefentsari eta klase borrokari buruzko gogoeta batzuk

Gaur egungo gizarte kapitalistan langileok geroz eta esplotatuago eta prekarizatuago bizi(raun) gara. Prekarietate horretan, lan arlotik harago, baldintza existentzial bilakatu den etxebizitzaren gaia premiazkoenetako eta kezkagarrienetako bat da.


Salbuespenak araua konfirmatu eta preskribatzen du: larrialdiaz, normaltasunaz eta salbuespen egoeraz

“Salbuespen egoera gobernu paradigma nagusi bezala aurkezteko tendentzia gero eta ugariagoa da politika garaikidean”. (G. Agamben)


Krisia faxismo aukera bezala: faxismoaz/ez, gerraz eta iraultzaz

“Ez dago burges izutu bat baino faxista okerragorik” (B. Bretch)


2019-11-27 | ARGIA
Red Bull-en jauzietan egindako ekintzagatik, 6.600 euroko isuna hamaika gazteri

Makro-ekimenen aurka protesta egin zuen Auzoetatik Piztu Bilbo eragileak. Ertzaintzak desordena publikoa egotzi zien hamaika gazteri, eta mozal legea ezarri. Asteazkenean, elkarretaratzea egin dute epaitegien aurrean.


Eguneraketa berriak daude