Gaur egungo gizarte kapitalistan langileok geroz eta esplotatuago eta prekarizatuago bizi(raun) gara. Prekarietate horretan, lan arlotik harago, baldintza existentzial bilakatu den etxebizitzaren gaia premiazkoenetako eta kezkagarrienetako bat da.
Kapitalismoak bizitza erabat merkantilizatzen duen testuinguru honetan, etxebizitza, eskubidea itzatetik, negozio izatera igaro da; hau da, merkatu globaleko beste merkantzia bat, oinarrizko premia izatetik ia luxuzko ondasun bihurtu dena. Sistema kapitalistan, etxebizitza funtzionala da bai helburu produktiboentzako (higiezinen espekulazioa, lurzoruaren errenta...) bai erreproduktiboeentzako (lan indarraren eta bizitzaren erreprodukzioa). Langile klasearentzat aldiz, etxebizitza oinarrizko beharra da, –bizitzaren alderdi intimoa garatzeko tokia, bizitzeko lekua–, baina baita xantaia elementua ere. Soldatapeko lan kateetara lotzen gaituen ondasuna da: lanik ez badaukagu, ez daukagu etxebizitzarik!
Egoera hori are larriagoa suertatzen da COVID-19aren larrialdiarekin; zeina osasun larrialdia izateaz harago, sistema kapitalistaren egiturazko krisiaren sintoma den (ekonomikoa, politikoa, soziala, zibilizatorioa, etab.). Osasun larrialdiarekin, geroz eta proletarizatuagoa dagoen langile klasearen miseria larriagotu egin da: ERTEak eta EREak, lanaldi murrizketak, kaleratzeak... Lana eta soldata izatea (hau da, esplotatuak izatea) ia pribilegio bihurtu da. Egoera honetan, gero eta zailagoa da etxebizitza duin bat eskuratzea. Espainiako Gobernuak neurri batzuk hartu ditu larrialdi honi aurre egiteko. Hauek (aurrerakoiak direla azpimarratzen duten arren) ez zaizkigu nahikoak iruditzen, koiunturalak eta epe laburrekoak baitira. Gasteizko Etxebizitza Sindikatutik oso ondo adierazi dutenez: apurrak gaurko, gosea biharko. Oztopo burokratikoen eraginez laguntzak lortzea ia ez inezko suertatzeak erakusten duen bezala, argi gelditzen da apur hauek ez zaizkigula guri bideratu; krisi honetan zehar jabeek mozkin maila manten dezaten sortutako "partxe" neurriak dira.
"Bada larrialdiko lehen aste hauetan azaleratzen ari den beste faktore bat: krisia espekulatzaile handien onurarako aukera bihurtzen ari dela"
Azterketa hau Euskal Herrira ekarriz, zera ikus dezakegu: klase desjabetuek geroz eta zailtasun gehiago dituztela bizi mailari (eta erreprodukzioari) eusteko. Are gehiago, bada larrialdiko lehen aste hauetan azaleratzen ari den beste faktore bat: krisia espekulatzaile handien onurarako aukera bihurtzen ari dela. Azken asteetan, 1.000 etxebizitza baino gehiago erosi dituzte Blackstone eta Azora funts putreek Gasteizen eta Donostin. Film apokaliptiko guztiek bezala, honek ere baditu bere putre sarraskijaleak. Gainera, nahiz eta "etxegabetzeak etenda egon", jendea etxetik botatzen jarraitzen dute (Iruñeko Alde Zaharreko etxebizitza blokea eta Fires espazio askatua husteko saiakera ditugu adibide).
Lan egin eta bizi garen auzoan, Bilboko Alde Zaharrean, larrialdi berri hau aspaldi bizi dugun larrialdi estrukturalari gehituko zaio. Egitura larrialdi horri gentrifikazioa eta turistifikazioa deritzo. Prozesu horiei esker, gure auzoa aire zabaleko merkataritza-gune bihurtu da, zeinean gure lurraldea eta bizimoduak merkatuan saldu beharreko beste produktu batzuk diren. Oso argi dugu osasun krisiak irekitako "aukerak" baliatuko dituztenak, gentrifikazioaren merkatuan gure auzoa saltzen ari ziren berberak direla: enpresari handiak, higiezinen enpresak eta turismo enpresak; higiezinen espekulazio basatia, espazio publikoaren pribatizazioa eta gure bizitzen merkantilizazioa bultzatzen jarraituko dutenak. Eta ondorioak ordaintzen jarraituko dugunok gu geu izango gara: langile klaseko auzokideak, etxebizitza ordaintzeko ezintasunaren ondorioz gure burua gure auzotik alde egitera behartuta ikusiko dugunak.
"Gure auzoan eta beste herri/auzo batzuetan etxebizitzaren aldeko borroka erradikala aktibatzeko beharraz hausnartzen hastea funtsezkoa dela deritzogu"
Horretarako, gure auzoan eta beste herri/auzo batzuetan etxebizitzaren aldeko borroka erradikala aktibatzeko beharraz hausnartzen hastea
funtsezkoa dela deritzogu (jada Alogerekoak, San Inazio eta Deustuko Etxebizitza Sindikatuko kideak, egiten ari diren bezala). Zentzu honetan, uste dugu ez garela hutsetik hasten, eta interesgarria litzatekeela Bartzelona edo Madril bezalako beste hiri batzuetan antolatzen ari diren auzo eta etxebizitza sindikatuen ereduei erreparatzea: etxebizitzaren arazoa komunitateasortzeko pitzadura gisa ulertu eta logika asistentzialista eta
instituzionalistarekin hausten duen anolakuntza eredua. Adibide horiei jarraituz, kaltetuen behar materialei kolektiboki erantzuteko antolatzen hasi
behar gara –horretarako, auzokoek auzotik alde egin behar ez izateko behar diren bitarteko eta tresna guztiak erabiliz–, auto-antolakuntzan, elkartasunean eta borrokan oinarritutako komunitate bat eraikitzea bultzatuz.
Ezinbestekoa da alokairuaren burbuilagatik literalki itota gaudenok eta auzoan borroka ideologikoa garatzen dugunok geratzen zaigun irtenbide bakarra borroka eta antolakuntza kolektiboa dela jabetzea. Etxebizitzaren arazoa politizatzeari beharrezko deritzogu. Horretarako, gure bi lan ardatzak garatzea planteatzen dugu, auzodefentsa eta auzo boterea etxebizitzaren gaitik abiatuta; ez borroka hori sektorializatzeko, baizik eta etxebizitzaren arazoari borroka integralago baten abiapuntu gisa erantzuteko. Borroka bat auzoa behetik eraikitzeko, auzotarrengandik auzotarrentzako; elkarrekiko zaintzak eta borroka kolektiboak mugituta, existitzen eta erresistitzen duen auzo solidario bat.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]