Barakaldoko Udalak auzoetako jaientzat bideratzen duen diruaren bikoitza emango dio MTV multinazionalari

  • Azaroaren 4an Barakaldoko BECen ospatuko duten Europe Music Awards (EMA) ekitaldirako Barakaldoko Udalak 220.000 euroko diru-laguntza eman dio AEBetako MTV kateari.

Amaia del Campo, Unai Rementeria eta Juan Mari Aburto MTVrekin adostutako akordioaren aurkezpenean, 2017ko azaroan. Argazkia: Bilboko Udala

2018ko urriaren 23an - 15:30

Barakaldoko alkate Amaia del Campok (EAJ) sinatutako dekretuaren arabera, Udalak 220.000 euro publiko bideratuko ditu MTV kate pribatuak antolatutako “MTV EMA ekitaldiaren gastuei aurre egiteko”.  Orain arte Barakaldoko Udal Gobernuak ez du kostu hauen inguruko argipenik eman. EH Bildu taldeak bitan hala eskatu badu ere. Koalizio abertzaleari ondokoa erantzun zion martxoan del Campok: “Gaur gaurkoz gastua zero da”. Irailaren 27ko udalbatzan ere hitz berdinak erabili zituen del Campok zifrarik ez emateko.

Barakaldoko Irabazi taldea ere kritiko azaldu da diru publikoaren erabilera horrekin: “Auzoetako jaietara Udalak bideratzen duen diruaren bikoitza emango dio MTVri”. 2018an Barakaldoko Udalak auzoetako jaiei  100.000 euro inguru eman zizkien, 8.500 euro 12 auzoetako bakoitzari. “EAJren lehentasunen erakusgarri da erabaki hau: oligarkiaren egoa asetzeko ekitaldiak babestea jai herrikoiak baino”, adierazi du koalizioko eledun Eder Alvarezek.

Datorren urriaren 29an hasiko dira sari banaketaren aurretik “MTV Week” delakoaren barruan antolatutako ekitaldiak. Barakaldoko Udalak jakinarazi du egun horretan Herriko Plaza itxiko dutela MTVren kontzertuetako bat dela eta. “Aurrekaririk gabeko segurtasun-neurria da herrian”, adierazi du del Campok.

Hiru milioi euro publiko

Barakaldoko Udalak jarritako diruari gehitu behar zaio Bilboko Udalak eta Bizkaiko Diputazioak erdi-bana hiru milioiko ekarpena adostu zutela MTVrekin; “Bilbo eta Bizkaiko irudia mundu osoan sustatzearen” truke. Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriaren hitzetan, “garen bezalakoak izateagatik eta garena izateagatik emandako saria da [MTVk Bilbo aukeratu izana]”.

MTVrekin sinatutako akordioak jasotzen duenez, MTVk show-a egin dezan espazioa ere doan eskainiko dute Bizkaiko instituzio publikoek. Hala, Barakaldoko BECeko 15.000 metro karratuko bi areto eta Arena gune nagusia erabiliko ditu AEBetako multinazionalak. El Correo egunkariaren arabera, areto horien erabileraren prezio zehatza jakiterik ez bada ere, 250.000 euro ingurukoa izan liteke, eta litekeena da, hain zuzen, Barakaldoko Udalaren 220.000 euroko laguntzaren zatirik handiena BECeko alokairua ordaintzeko izatea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Piztu Bilbo MTV itzali
Etxebizitzaren arazoa politizatzea, auzo elkartasuna antolatzea. Etxebizitzari, auzodefentsari eta klase borrokari buruzko gogoeta batzuk

Gaur egungo gizarte kapitalistan langileok geroz eta esplotatuago eta prekarizatuago bizi(raun) gara. Prekarietate horretan, lan arlotik harago, baldintza existentzial bilakatu den etxebizitzaren gaia premiazkoenetako eta kezkagarrienetako bat da.


Salbuespenak araua konfirmatu eta preskribatzen du: larrialdiaz, normaltasunaz eta salbuespen egoeraz

“Salbuespen egoera gobernu paradigma nagusi bezala aurkezteko tendentzia gero eta ugariagoa da politika garaikidean”. (G. Agamben)


Krisia faxismo aukera bezala: faxismoaz/ez, gerraz eta iraultzaz

“Ez dago burges izutu bat baino faxista okerragorik” (B. Bretch)


2019-11-27 | ARGIA
Red Bull-en jauzietan egindako ekintzagatik, 6.600 euroko isuna hamaika gazteri

Makro-ekimenen aurka protesta egin zuen Auzoetatik Piztu Bilbo eragileak. Ertzaintzak desordena publikoa egotzi zien hamaika gazteri, eta mozal legea ezarri. Asteazkenean, elkarretaratzea egin dute epaitegien aurrean.


Eguneraketa berriak daude