Mozal Legea: Bost urtez euskal jendartea zigortzen

  • Duela bost bat urte, Mozal Legea onartzekotan zegoela oraindik, Europako Kontseiluak berak Legea  “neurriz kanpokoa” izango zela esan zuen eta baita bere “kezka larria” adierazi ere. “Lege hau kaleko protesta eta kritika kriminalizatzeko izugarrizko zentzugabekeria atzerakoia eta kontserbadorea da”, esan zuen Joan Queralt Bartzelonako zuzenbide penaleko katedratikoak. “Jendeak uste dezakeena baino arriskutsuagoa da, eta berehalako ekintzarako arma ikaragarria”, adierazi zuen Alvaro Garcia Fiskalen Batasun Progresistako lehendakariak. Legea “behargabekoa, errepresiboa eta desegokia” dela aipatu zuten Demokraziarako Epaileak eta Abokatu Progresistak elkarteetako ordezkariek. Aurreikuspen guzti hauek bete eta gainditu dira zoritxarrez.


2020ko uztailaren 01ean - 17:48
Mozal Legearen aurkako mobilizazioak ugari izan dira bost urte hauetan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bost urte hauetan adierazpen askatasunak, mobilizazioak egiteko eskubideak eta informazio jaso zein zabaltzeko eskubideek izugarrizko murrizketak jasan dituzte  krisialdi sanitarioan, territorialean, ekonomikoan eta baita sozialean murgilduta dagoen Estatu espainolean.

2015eko uztailaren 1ean indarrean sartu zenetik, ez dute etenik eskubide sozial, zibil eta politikoen aurkako erasoek. Oinarrizko Giza Eskubideak garatzen dituzten eskubide hauen aurkako erabakiek zein polizia ezberdinen gehiegikeriek, ez dute mugarik izan ezta koronabirus garaian ere. Protesta sozial zein politikoaren aurkako jazarpen judiziala nahiz poliziala etengabe indartu da Estatu espainolean azken bost urteotan. Inboluzioaren seinale argia da.

Horren froga dira Mozal Legea 2015ean indarrean sartu zenetik eta 2019 bitartean Estatu espainolean jarri diren 766.416 zigorrak eta bildu diren 416.527.489 €ak, Barne Ministeritzak emaniko datuen arabera. Catalunya eta Euskal Herria zifra horietatik at daude, Mossoen eta Ertzaintza zein Foralen datuak ez badituzte bertan konputatu.

Horien artean, eskubide sozial, zibil eta politikoen murrizketarekin zer ikusirik duten artikulu nagusiekin (besteak beste, 36.23 poliziaren irudiak, 36.6 desobedientzia, 37.4 errespetu falta, 37.1 mobilizazio komunikatu gabea), egunero 80 isun jarri dira Estatu espainolean azken bost urteetan. Zigor hauetako asko etxebizitzaren eskubideen aldeko mugimenduen aurka jarri dira eta baita mugimendu ekologista edota antikapitalisten kontra. Ez ahaztu, Mozal Legearen bidez ere areagotu direla etorkinen berehalako kanporatze antidemokratikoak.

Mozal Legearen aplikazioak bost urteotan %80ko hazkundea izan du.  2015ean 87.872 isun jarri ziren. 197.947, 2016an. 229.932, 2017an. Eta 249.665, 2018an. 2019ko datuak falta dira. 2015ean 41.570.000€ jaso ziren eta 149.000.000€ 2018an, adibidez.

Hego Euskal Herriko emaitza ere izugarria izan da. Bi Legebiltzarrek 2016an Mozal Legearen aurkako iritzia eman zuten arren, eta Eusko Legebiltzarrak 2016ko ekainean Euskal Gobernuari Mozal Legea ez aplikatzeko eskatu zion arren, EAEn Ertzaintzak 2015-2018 urteetan 17.820 isun jarri zituela jakinarazi zuen. Urte haietan 3.317 espediente zabaldu ziren “errespetu faltarengatik” eta beste 1.880 isun “desobedientzia” ala “erresistentzia” jokabideengatik.  Hauezaz gain, 338 “baimenik gabeko mobilizazioak” egin zirelako ezarri ziren. Zigortutakoek, bai herritarrek zein eragile sozialek, 1.327.722€ ordaindu zizkioten Eusko Jaurlaritzari, baina denetara 4,5 milioiko eskaera egina zuela aitortu zuen Gobernuak.

Datu hauei gehitu behar zaizkie Nafarroan Foralek ezarritako isunak (3.000 inguru 2016rako) eta baita Hego Euskal Herri osoan Polizia Nazionalek, Guardia Zibilek eta Udaltzaingoak herriz-herri jarritako beste milaka zigor eta, nola ez, 2019 eta 2020 urtean jarri direnak. 30.000 espedientetik gora izan daiteze estimazio zuzenena. Hauen artean, 8.000tik gora eskubide sozial, zibil eta politikoekin zuzenean lotutakoak.

Catalunyan ere gogor jo du Mozal Legeak. Omniun Cultural elkarteak azaldu zuenez, herri kontsultaren inguruko protesta sozialean gutxienez 20.000 isun jarri ziren. Uka ezina da Estatuak Mozal Legea disidentzia politikoa eta kritika soziala zigortzeko sortu duela eta desobedientzia zibilaren aurrean noraino joateko prest dagoen garbi erakutsi du Catalunyan: 155 artikulua eta autonomiaren suspentsioa.

Horregatik guztiarengatik, 2018an Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politiko gehienek Mozal Legearen indargabetzea eskatu zuten. Besteak beste, ELEAK-Libre mugimenduaren eskaerarekin bat egin zuten Ongi Etorri Errefuxiatuak, Komite Internazionalistak, Euskal Herriko Bilgune Feministak, Bake Ekintza Talde Antimilitaristak, Ernai gazte mugimenduak, Askapenak, NOR Euskal Herria Antiespezistak, Askekintzak, Errauskailuaren Aurkako Mugimenduak, Satorralaiak eta Errekaleor Bizirikek. Sindikatuen artean, ELA, LAB, ESK eta STEILASek bat egin zuten. Indar politikoen artean, Sortuk, Equok eta EH Bilduk. Eta herri hedabideen artean, Argiak, Halabedik eta Topatuk. Bi  hitzetan esanda, euskal jendartearen gehiengoak eskatu zuen Mozla Legearen indargabetzea.

Halere 2020an, Estatu espainolak Koronabirusaren larrialdian ere indarrez erabili du Mozal Legea. Barne Ministerioak adierazi du lehen bi asteetan, alarma egoera indarrean sartu ondorengo lehen hamabost egunetan, Mozal Legea erabiliz 180.387 aldiz erabili zuela Estatu espainolean. Hego Euskal Herrian, 29.673 aldiz erabili da. Normala al da hori? Datu bat emango dizuegu: lehen hamar egunetan Estatu espainolean Italian lehen hilabetean jarri ziren baino hiru aldiz zigor gehiago jarri ziren... Gauzak horrela, milioi erditik gora zigor bideratu dira Estatu espainolean koronabirusaren larraildi fasean, inolako zalantzarik gabe.

Gogoratu nahi dugu asko eta asko izan direla osasun krisialdian polizia ezberdinek bideratu eta eragile sozial ezberdinek salatu dituzten mota guztietako gehiegikeriak. Inork ez daki. Hori bai, joan den martxoaren 16an Nazio Batuetako adituek argi azaldu zuten koronabirus garaian emaniko erantzunak proportzionatua eta ez baztertzailea izan behar zuela. Martxoaren 19an gauza bera esan zuten aditu horietxek informazio askatasunaren inguruan. Dena alperrik izan da. Koronabirusaren krisialdia Estatu erabili du etorkizunerako bitarteko errepresiboak indartzeko, batez ere teknologia berrien erabilerari dagokionez.

Beraz, azken bost urteotan Estatu espainolean askatasun demokratikoen eremuan eta, zehazki, Eskubide Sozial, Zibil eta Politikoen esparruan atzera eta atzera egin da. Alarma sanitario garaian zabaldutako ehunka milaka espediente kontatu gabe, dagoeneko 500.000 inguru omen dira herritarren aurka martxan jarritako zigorrak Estatu Espainol osoan.

Kontuan izan behar dugu Mozal Legeak edozertarako aukera ematen diela. Rapa abestea delitua bihurtu dute, Valtonyc, La Insurgenciak edota Haselek erakutsi duten moduan; txioak idaztea ere bai, Alfredo edo Cesar Strawberryn kasuan; txiste politikoak sarean banatzea ere bai, Cassandra Verak erakusti duen moduan; pailazo sudurra jartzea eta pikoleto baten alboan jartzea ere delitua da, Jordi Pesarrodonaren kasua lekuko; poliziaren erasoen argazkiak argitaratzeak ere epaiketa ekar lezake… Dena da delitua Estatu espainolean eta, ondorioz, Hego Euskal Herrian.

Joan den 2019an Nazio Batuetako Giza Eskubide Batzordean ELEAK-Libre mugimenduak argi eta garbi zera adierazu zuen: “Herritarren Babeserako 4/2015 Lege Organikoak, Mozal Legeak, areagotu egin ditu, argi eta garbi, poliziaren gehiegikeriak eta biltzeko, manifestatzeko, antolatzeko eta prentsa-askatasunerako oinarrizko eskubideen urraketak, kritika politikoaren eta gizarte-mobilizazioaren aurkako errepresioa areagotuz. Lege honek berekin dakar zigortzeko prozedura orotan dauden berme prozesalak desagertzea, eta kaltetzen ditu segurtasun juridikoaren printzipioa, legezkotasun-printzipioa, defentsa-eskubidea eta errugabetasun-presuntzioa, bai eta alderdien/prozesuen berdintasuna eta proportzionaltasun-printzipioa ere. Arau-hausteen Erregistro Zentralak diskriminazioa dakar, arrazoi ideologikoagatik. Dinamika horretan beste urrats bat egin berri du Estatu espainiarrak, onartu berri duen 14/2019 Lege Dekretua aldarrikatuz, administrazio digitalaren arloan segurtasun-arrazoiengatik premiazko neurriak hartzeko atea zabaldu baitu, benetako "mozal digitala" sortuz. Legedi horrek guztiak mugimendu sozial, sindikal eta politikoen kriminalizazioa eta errepresioa sustatzen ditu, eta, beraz, Nazio Batuei eskatu diegu dei egin diezaiola Estatu espainolari berehala indargabetu dezan”.

Azkenik, joan den martxoaren 15ean Fernando Grande Marlaskak, Barne Ministroak, The New York Times egunkariari emaniko elkarrizketan Pedro Sanchezen Gobernuak Mozal Legea berrikusteko borondatea zuela esan zuen, nahiz eta oraingoz horretarako garaia ez zela azpimarratu.

Gauzak horrela, Mozal Legearen V. urteurren honetan, Madrilgo Gobernuan eman den aldaketa ikusi eta gero, ELEAK-Libre Mugimenduak premiazko deia egiten diegu indar politiko guztiei ahalik eta epe laburrenean PPk aldebakartasunez inposatu zuen Mozal Legea indargabetu dezaten, orain posible delako.

Bitartean desobedientziarako deia luzatzen dugu

Tamalez, PPk Estatuko instituzio nagusietan izan zuen gehiengoa galdu badu ere, oinarrizko Giza Eskubideak ukatzen edota zapuzten dituen Mozal Legea indargabetzeko benetako borondaterik ez dugu ikusten. Ez dirudi indar politiko espainol nagusiek eta hauen aliatu autonomikoek Mozal Legea osorik baztertzeko interesa dutenik, jendarte mugimenduek horixe aldarrikatzen duten arren. Kasurik onenean, Mozal Legea birmoldatuko dute, mugimendu sozialen aurkako 155. artikulua den Mozal Legea “demokratizatuz”. Izan ere, ez dute ahazten udazkenetik aurrera gogortuko den krisialdi ekonomikoak eragindako protesta soziala neutralizatzeko errekurtso errepresibo guztiak beharko dituztela egoera kontrolatu nahi nadute. Sortuko den matxinada soziala zigortzeko eta frenatzeko “ad hoc” eginikoa da Mozal Legea ez dute desegin nahi.

Ba gu geure aldetik, ez diegu desobedientzia sozial, zibi eta politikoa delitu bihurtzen utzi. Ezin diegu indarkeriarik gabeko klase edo nazional askapenerako  borroka, biolentzia ala terrorismoa dela esaten eta argudiatzen utzi. Desobedientzia zibila, kolaborazio eza, intsumisioa, herri erresistentzia edota ekintza zuzena ez dira delituak eta delituak ez direla pentsatzen dugun guztiok elkartu eta hauek praktikan jarri behar ditugu, jasaten ari garen erasoei aurre egiteko. Joko arauak aldatzen ez baditugu, gureak egin du, eskubide guztiak zapuztuko dizkigute.

Gure eskubideen eta askatasunaren defentsan eta praktikan makurrezinak izan behar dugu. Biolentziarik gabeko gure erresistentziak irmoa eta etengabea izan behar du, jokabide horrek beraien diskurtso juridiko politiko osoa desegingo duelako. Gure biolentzia nahi dute, dena legez kanpo jartzeko eta beraien gure aurkako erasoa sozialki legitimatzeko. Probokatzaile profesionalak dira, baina ez gara beraien jokoan eroriko.

Estatuaren errepresioa, erregresioa eta zentralizazioa gu eta gure askatasun proiektua indartzeko tresnak bihurtu behar ditugu. Gure aurkako zenbat eta eraso gehiago, orduan eta erantzun mobilizatzaile handiagoz erantzun behar diegu. Urtarrileko Greba Orokorrean, Altsasukoen aferan, M8an, Pentsionisten gaian, George Floyden heriotza ondoren emaniko arrazakeriaren aurkako mobilizazioan, berotze klimatikoaren aurkako ekimenetan edota euskararen aldeko dinamika ezberdinetan euskal herritarrok eta Euskal Herriak erakutsi dugu borrokarako dugun grina eta gaitasuna.

Horretan indartsuagoak izan behar dugu, neka ezinak, iraunkorrak, tematiak. Erresistentzia zibilaren eta desobedientziaren estrategiak garatu behar ditugu. Erresistentzia zibilaren txanda da, eraikuntza nazional eta sozialaren matxinadarena.

Eutsi borrokari. Desobedientzia aurrera!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude