Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

  • Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


2025eko urtarrilaren 21ean - 08:15
Sara Ibarguren / Irutxuloko Hitza
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2001. urtean sortu zen ekoiztetxea, eta, ordutik, fikziozko bost film luze, hiru dokumental zinematografiko, hamar film labur baino gehiago, telebistarako hainbat dokumental eta telesail bat ekoitzi dituzte Moriartikoek. Halaber, nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu dute, baita 450 sari baino gehiago lortu ere. Irabazitako sarien artean daude hauek: hamabi Goya sari eta 31 izendapen, bi hautagaitza Oscar sarietan, Donostiako Zinemaldiko zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, gidoi onenaren saria, FIPRESCI saria eta epaimahaiaren sari berezia, film onenaren Forque saria, EFA sari bat, Premio Platino bat eta Sant Jordi saria.

Hainbat film entzutetsu ondu dituzte, besteak beste, Lucio (2007), Loreak (2014), Handia (2017), La trinchera infinita (2019) eta Marco (2024). Halaber, Cristobal Balenciaga moda diseinatzailearen inguruko telesaila egin zuten iaz.

Ekitaldi hunkigarria

Atzo, San Sebastian egunez, udal Txistulari Bandak ireki zuen ekitaldia, 12:30ean, eta Aitziber Fernandez aurkezleak lehenengo hitzak esan ostean, Union Artesanako danbor eta upel jotzaileek diana jo zuten jarraian. Eneko Goia alkatea izan zen hitza hartzen hurrengoa eta, lehenik eta behin, “begiak ixteko” eskatu zien udal batzar aretoa betetzen ari ziren guztiei, eta Moriartik ondutako Cristobal Balenciaga telesaileko eszena bat irakurri du; Coco Chanelek eta Balenciagak elkarrekin afaltzen duteneko eszena, hain zuzen ere, udal batzar aretoan grabaturikoa.

Ekoiztetxeko kideek Donostiarekin izan duten eta duten harreman estua errepasatu zuen ondoren alkateak, aldi berean, euren ibilbide zinematografikoaren errepasoa eginez. Era berean, euren lan egiteko modua goraipatu zuen Goiak: “Tekla aurkitu duzue, zuen pelikulak iritsi daitezen, konektatu dezaten eta hunkitu dezaten. Begirada zintzoa, zehatza, sentikorra, estetikoa, baina baita oso etikoa ere. Eta gainera, oso modu gipuzkoarrean egin duzue. Lan isila eginez, baina lan asko eginez. Zaratarik gabe eta handinahikeriarik gabe. Gainera, eta hau bada zuen ezaugarri berezkoa, talde lanean aritzen zarete”.

Urrezko Danborra jasotzearen garrantzia ere nabarmendu zuen Goiak: “Donostiako Urrezko Danborra izatea aintzatespen handia da, eta harro egon behar da, eta ospatu egin behar da. Baina, aldi berean, erantzukizun handia da. Hemendik aurrera, hiriaren enbaxadore bihurtzen zaretelako ofizialki. Une horretatik aurrera, bereizten eta aitortzen zaituen hiriak eskatzen dizue zuen karreran zehar egin duzuena egiten jarraitzeko: hartaz hitz egin, zuen filmetan erakutsi, eta, zergatik ez, amets egitera ausartzen naiz, agian egunen batean protagonista bihurtzera. Beraz, uste dut harrotasunez eraman behar duzuela danbor hau, zuen estiloarekin, honetan ere nahiko gipuzkoarra baita, apala, zalaparta handirik gabea, baina Urrezko Danborra jasotzeak hiri honekin betiko lotzen zaituela jakitearen kontzientziarekin”.

Era berean, Donostiako Zinemaldiari keinua eginez amaitu zuen hitzartzea alkateak: “Gaur hemen jasoko duzue Urrezko Danborra. Ez da hiri honek ematen duen metal preziatu horri lotutako bereizgarri bakarra. Espero dut Jose Luis Rebordinos ez haserretzea, baina zuen ibilbidea eta kalitatea ikusita, espero dut egunen batean zuen filmen batek merezi izatea zuen ogibidearekin lotuago dagoen beste sari hori, Urrezko Maskorra, alegia”.

Moriartiren lanari aitortza egiteko bideo bat proiektatu ostean, Jorge Gil Munarrizek hartu zuen hitza, Moriartiren hastapenetan aritutako lagun gidoilariak. Ekoiztetxeak hastapenetatik egindako ibilbidea errepasatu zuen, eta ekoiztetxeko bost kideek hiriko sari gorena jaso dute jarraian, hunkituta. Urrezko Danborra eskuetan zutela, Kukai dantza taldeko Alain Maya eta Mairi Castaño dantzariek, txistulariek lagunduta, Ohorezko kontrapasa dantzatu diete.

Bost kide, bost hitzartze

Moriartiko bost kideek hartu zuten hitza jarraian, “oso eskertuta”. Hitzartze bakoitza eszena gisa irudikatu zuten, eta euren ibilbidea errepasatzeko baliatu zuten aukera, baina ez soilik, Euskal Herriko zinemagintzari keinua ere egin baitiote, ekoiztetxe txikien eta langile nekaezinen lana aitortuz.

Jon Garaño izan zen hitz egiten azkena, eta eskerrak emateko aprobetxatu zuen: bosten senideei, hasieran beraiekin aritu zen Gil Munarrizi, alkateari, udal bozeramaileen batzordeari, zinegotziei, “hautagaitza aurkeztu zuenari edo zutenei” eta “Donostiako herriari”.

Solemnitatea guztiz alde batera utzi gabe, baina San Sebastian eguna beste ezeren gainetik jai bat dela ahaztu gabe, “gora Donostia” oihukatuz itxi zuen ekitaldia Fernandez aurkezleak, eta denek elkarrekin San Sebastian martxa eta Ixil-ixilik dago abestuz bukatu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jaiak
Irailaren 8an gertatutako erasoa gaitzetsi dute Hondarribiko Txosnak kudeatzen dituzten elkarteek

Alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zen. Txosnako kideek inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta babesa helarazi diote erasoa pairatu zuen pertsonari.


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Izpegiko gainak herri baten aldarri izanen dira buruilaren 19 eta 20an

Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: "Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu"

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


"Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari"

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


2025-09-04 | Aitor Aspuru Saez
Sara Fantova
"Ez dugu film feminista edo bolleroa egin nahi izan, baina gure esperientzia hori da eta islatu dugu"

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Kai Nakaik, Marenek eta Olatz Salvadorrek gezurtatu egin dute Bilboko Udalak esandakoa: ez zien beste eszenatoki bat eskaini

Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Sexu erasoak "kopuruz eta intentsitatez handitu" dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.