Mokokadak sindikatu abertzaleen artean, eta borrokaren eta grebaren aldeko mezuei azpimarra

  • ELAk LABi leporatu dio CCOO eta UGTrekin lerratu izana patronalarekin hainbat akordiotara iristeko. Aldiz, LABek, Maiatzaren Lehenaren testuinguruan, ELAri leporatu dio "kontsonantziarik ez izatea teoriaren eta praxiaren artean", eta "gezur eta manipulazioetara jotzea"


2023ko maiatzaren 02an - 11:00
(Argazkia: LAB)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sindikatu abertzaleen arteko gatazkari dagokionean, Maiatzaren Lehenaren testuingurua oso beroa izan zen baina egunean bertan apaldu egin ziren aldeak. ELA sindikatua izan zen, Mitxel Lakuntza idazkari nagusiaren diskurtsoan, esplizituki LABen jarrera kritikatu zuena: "Akordio gehiago eta hobeak izan zitezkeen ELAren eta LABen arteko ekintza batasuna bagenu; galdera bat egin daiteke: zein aliantza nahiago du patronalak? ELA eta LABena, edo LAB-UGT-CCOOena? Bigarrena, jakina. Patronalak akordiorik merkeena nahi du, eta badaki hori non dagoen. Hori da gure kezka, hitzarmen okerragoak sinatzea".

LAB sindikatuko Igor Arroyok, berriz, diskurtsoan, borrokarako deia egin eta aldarrietan jarri zuen garrantzia. "Espazio guztietan lehiatzeko" konpromisoa adierazi zuen Arroyok, eta agenda politikoaren "erdigunean" dituzten lau aldarrikapenak zerrendatu zituen: astean 30 orduko lanaldia eta 1.400 euroko gutxieneko soldata; zaintza-, osasun-, hezkuntza-, eta etxebizitza-sistema publikoak; 1.080 euroko gutxieneko pentsioa; eta erreforma fiskala, kapitalak zergak "behingoz" ordaintzeko.

Bi sindikatu abertzaleek bat egin dute greba feminista orokorra goratzean.

Giroa beroago, aurreko egunetan

Maiatzaren Lehenaren bezperatan, Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaileak ELAri egotzi zion "kontsonantziarik ez izatea teoriaren eta praxiaren artean", eta "gezur eta manipulazioetara jotzea" (Berria egunkarian eman zituen adierazpenok). ELAk, berriz, EH Bilduren "arrastoan ibiltzea" leporatu zion LABi, eta beraz, "koalizioa bera bezala, baretu egin izana". ELA sindikatuak estu hartu du ezkerra udal eta foru hauteskundeetarako hilabete ere falta ez denean; LABek, aitzitik, "euskal neoliberalei" botorik ez emateko eskatu dio langileriari.

CCOO eta UGT: "Patronalak ez du elkartasunik"

Bi sindikatuak batera irten ziren protestara Hego Euskal Herriko hiriburuetan. "Elkartasun falta" leporatu zieten patronalei: "Haien irabaziak neurririk gabe handitzen badira ere, soldatak inflazioaren neurrian igotzea ukatzen diote langile klaseari. Haiek dira jasaten ari garen inflazio handiaren erantzuleak".

Jarrera aldatzeko "exijitu" zion patronalari UGT sindikatuak: "Ez badute asmorik hitzarmenak berritzeko eta langileek soldatak eta bizi kalitatea hobetzen dituzten akordioak egiteko, pare pare izango gaituzte karriketan mobilizatzen". Ohartarazi zuten lan gatazkak areagotuko dituztela, "ezer aldatzen ez bada".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren “animalien tratu txarren” iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Eguneraketa berriak daude